Lankide:Xabieroyo/Proba orria

Ibai-Karramarro Amerikarra aldatu

Ibai-karramarro amerikarra (Procambarus clarkii) karramarro gorria izenez ere ezagutzen da. Cambaridae familiako dekapodo (hamar hanka dituela) krustazeo ornogabe bat da. Estatu Batuetako hego-ekialdetik dator, baina beste kontinente batzuetan aurki daiteke. Gaur egun Europan espezie inbaditzailea da.

 
Karramarro gorria.

Zein da karramarro hauen jatorria? aldatu

Ibai karramarro gorriaren jatorrizko eremua Mexikoko golkoa da, Mexiko iparraldetik Floridaraino. Handik etorri den arren, bertatik atera da eta, Asia, Afrika, Europa eta kontinente amerikarreko beste herrialde batzuetara hain zuzen. Europako iparraldean populazioa hedatu gabe mantentzen dira, baina Europako hegoaldean lurralde berriak kolonizatzen doaz etengabe.

   Ba al dakizu    

Amerikako ibai-karramarroak Espainiako ibai-karramarroa ia ibai guztietatik kanporatu du.

Non aurki ditzakegu Ibai-Karamarro Amerikarra? aldatu

Karramarro honek normalean ur ez oso hotzetan egoten da, hala nola, ibai moteletan, paduretan, urmaeletan, ureztatze-sistemetan eta arroz-soroetan. Hala eta guztiz ere, karramarro mota horrek ekosistema desberdinetara egokitzeko gaitasun handiagoa dauka, gainerakoekin alderatuta.

Zeintzuk dira karramarro honen ezaugarriak? aldatu

Ibai-Karramarro Amerikarrak 50 g-tik gorako pisuak eta 12 cm-ko luzera duten tamainak lortzeko gai dira, gainera, normalean 5 urte bizi dira, baina badira 6 urte bizi izan diren karramarro mota honetako batzuk, basa egoeran. Animali honek ur gazi samarretan bizitzeko gai da, eta hori ez da normala ibai-karramarro batentzat. Gainera, sasoiko uretan azkar hazteko gai da, eta lau hilabete baino gehiagoko aldi lehorrak onartzeko gai da. Beraz, leku edo bioma gehiagotan bizitzeko edo egoteko aukera ematen dio.

Zer jaten dute? aldatu

 
Karramarro gorria landaredia jaten.

Karramarro gorria espezie orojalea da, ornogabe txikiak, arrainak, sarraskia (okela deskonposatua, batez ere hildako animaliena) edo landareak jaten ditu.

Nola ugaltzen dira? aldatu

Karramarro gorri amerikarren ugaltze garaia udaberrian iristen da, baina klima beroetan urte berberean bi aldiz ugaldu daitezke. Karramarroak ugalketa sexuala du. Baina partenogenesiaren bidez ere ugaldu daitezke. Ugalketa-modu hori ernaldu gabeko sexu-zelula femeninoen garapenean oinarritzen da. Hau da, enbrioi oso bat osatu arte beren burua segmentatzen duten obulua.

Zergatik karramarro hau espezie inbaditzailea da? aldatu

Iberiar penintsulan, ur-ibilgu askotan, ibai-karramarro iberiarra kanporatzea lortu du. Karramarro gorri amerikar asko, lur lehor samarrak zeharkatzeko gai dira. Horrez gain, akuario eta arrantzaleentzako merkataritzak toki batzuetan hedapena bikoiztu zuten. Hau da, zenbait arrazoi daude honako karramarroen banaketa egiaztatzeko, baina arrazoi nagusietako bat izan daiteke karramarro gorria beita bezala erabiltzen zuten arrantzaleek sartu zutela munduko toki desberdinetan. Era berean, beste arrazoi bat karramarro hauek organismoen kontrol gisa erabiltzea izango zen. Hau da, karramarroa beste espezie batzuk jatean, horien kopurua murriztu egiten da. Kenyan, metodo hau erabili zuten barraskilo kopurua murrizteko. Hau karramarro gorria munduko leku ezberdinetan barreiatzera eramango luke, Asiako, Afrikako, Europako eta Amerikako beste hainbat herrialdetan.

 
Karramarro gorria ibai ertz batean.

Espainian, Amerikako ibai-karramarroak Espainiako ibai-karramarroa ia ibai guztietatik kanporatu du

eta ibilgu garaienetan, hala nola Gaztela eta Leongo, Euskal Autonomia Erkidegoko, Errioxako eta iparraldeko beste eskualde batzuetako ur hotzago ibaietan soilik geratu da.

Karramarro hauek sartu diren eremuetan, anfibioak gutxitu egin direla ikusi da, arrautzak nahiz oraindik helduak ez diren anfibioak jaten dituztelako.

Potentzial kolonizatzailea duenez eta hemengo espezie, habitat edo ekosistementzat mehatxu larria denez, espezie hori Espezie Exotiko Inbasoreen Espainiako Katalogoan katalogatu da. Gainera, honen ondorioz Espainian debekatuta dago natura-ingurunean sartzea zein edukitzea.

Espainian, karramarro gorri amerikarraren sakabanaketa murrizteko neurriak hartu dira, eta hura harrapatzea eta merkaturatzea errazten duen legedia ezarri da, baldin eta garraiatu eta saldu baino lehen hiltzen badira.

Zein animalia dira mehatxu karramarro honentzat? aldatu

Karramarro amerikarra errege lertxunaren, orbainaren, arkatzaren, lertxun zuriaren eta lertxun bueyeroaren harrapakin bihurtu da, besteak beste.