Ibai-karramarro gorri
Ibai-karramarro gorria edo amerikar ibai-karramarroa (procambarus clarkii) Cambaridae familiako ibai-karramarroa da.
Ibai-karramarro gorria | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Ordena | Decapoda |
Familia | Cambaridae |
Generoa | Procambarus |
Espeziea | Procambarus clarkii (Girard, 1852)
|
Amerikatik erakarritako espezie honen eragina dela eta, Europako ibaietan jatorria duen ibai-karramarro arrunta galtzeko zorian dago[1]. 1974an lehendabizikoz sarturiko espezie amerikarrak afanomikosia deitzen zaion gaixotasuna transmititzen dio bertako ibai-karramarroari[2].
Bere elikadura orojalea da: bai barazkiak, bai beste animaliak eta baita harrez ere elikatu daiteke.
Ekologia
aldatuProcambarus clarkii hotza ez den uretan aurkitzen da normalean, hala nola, ibai motelak, padurak, urmaelak, ureztatze-sistemak eta arroz-soroak. Ekosistema ezberdinetara egokitzeko gaitasun handiena duen Decapoda ordenako espezietzat hartzen da. Sasoiko urak dituzten guneetan azkar hazteko gai da eta lau hilabete baino gehiagoko aldi lehorrak jasateko gai da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elosegi Irurtia, Migel M. (1995/12/01). Arrunta omen zen... karramarro arrunta. www.zientzia.net.
- ↑ Zapirain, Maider. (2003-07-13). «Landare eta animalien inbasioa» Argia (1907).
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |