Lankide:Txikillana/Sugibelekoa
Sugibelekoa (ald: sukibel, sukubel,[1] su-burdin[2]) beheko suaren atzeko aldean ezartzeko metal plaka astuna da.
Ezaugarriak
aldatuEskuarki burdinurtuz egina, bere tamaina sutegiaren araberakoa da, atzeko horma osoa edo zatirik handiena estaltzeko modukoa.
Belgika hegoaldean, eta harekin muga egiten duten Frantzia eta Luxenburgoko eskualdeetan, sugibelekoak hormaren parte egiten du (takenplatten edo taques de foyer), atzean dagoen gela ere berotzeko aukera emanez. Horrelakoetan, su-burdina armairu batez babestua egoten da, haren ateak irekiz edo itxiz atzeko gela hori berotu dadin edo ez.
Funtzioa
aldatuBere funtzioetako bat sutegiaren beroa horman ez galtzea zen, berotu behar den gelarantz proiektatuz. Horrela, beheko suaren efizientzia (berez txikia dena) zerbait hobetzen da; gehiago, sugibelekoa zenbat eta lodiagoa izan.
Horma bera babesteko ere balio zuen; hau bereziki garrantzitsua zen hormaren egitura ahula zenean (lokatza, lastoa, zura...).
Era berean, suaren berotasuna biharamunera arte mantentzen laguntzen zuen.
Gaur egunean, beheko suak gutxi erabiltzen direnez, sugibelekoei beste erabilpenak ematen zaizkie: sukalde modernoen horman zipriztinen aurkako babes gisa (aintzinako sukaldeetan zuten erabilpenetik hurbil), edo besterik gabe apaingarri bezala, sukaldetik aparteko geletan.[3]
Historia
aldatuEzagutzen diren lehen sugibelekoak K. a. XV. mendekoak dira, burdingintzaren hasierakoak alegia.[4] Lehen dekorazioak sinpleagoak ziren, eguneroko objektuekin lotuak, eta gero diseinu landuagoetara igaro zen: irudi alegorikoak, erlijiozkoak, armarriak eta abar. Herbeheretan, esate baterako, Espainiarrekiko independentzia ospatzeko irudiak erabili ziren.[5]
XV. mende hasieran, tximinietan apaingarri zeramikoak eta sugibelekoak erabiltzen ziren; eskuarki burdinurtuzkoak (edo arrabioz, zehatzago esanda[6]), eta gutxiago brontze, kobre edo harrizkoak. XVI. mende erdi alderako oso hedatuak ziren.[7]
Burdinurtua ekoizteko teknologia zabaldu ahala, sugibelekoak merkatu eta asko zabaldu ziren.
XVIII. mendean, Frantziako Konbentzio Nazionalak agindu zuen "feudalismoaren edo antzinako errejimenaren ikurrak duten sugibelekoak" (nobleziaren ezkutuak, etabar) erretiratzeko eta urtzeko.[8] Horrela, balio handiko pieza asko galdu ziren.[7]
Ikatza erregai gisa zabaldu zenean, sukalde ekonomikoek beheko suak ordezkatu zituzten; horrekin batera, sugibelekoen erabilpenak atzera egin zuen; halere, beheko suaren erabilpena ez zen guztiz desagertu eta sugibelekoen ekoizpen industriala gaur arte mantendu da.[9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-18).
- ↑ «su-burdiña | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-18).
- ↑ «100+ PLACAS CHIMENEA En Línea | Placa-de-chimenea.es» www.placa-de-chimenea.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
- ↑ LEslie, Aitchinson,. (1960). A History of Metals. MacDonald PMC 475739746. (Noiz kontsultatua: 2021-04-18).
- ↑ «Fireback - Albany Institute of History and Art» www.albanyinstitute.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-18).
- ↑ 1683-1757., Réaumur, René Antoine Ferchault de,. (1722). L'Art de convertir le fer forgé en acier et l'art d'adoucir le fer fondu, ou de faire des ouvrages de fer fondu aussi finis que de fer forgé par Monsieur de Réaumur .... [éditeur non identifié] PMC 404906402. (Noiz kontsultatua: 2021-04-18).
- ↑ a b Renard, Jean-Claude. (1985). L'âge de la fonte : un art, une industrie, 1800-1914 ; suivi d'un dictionnaire des artistes. Editions de l'Amateur ISBN 2-85917-045-6. PMC 14002960. (Noiz kontsultatua: 2021-04-18).
- ↑ Décrets de la Convention Nationale des 18e, 21e, 24e jours du 1er mois, & 3e jour du 2e mois de l'an second de la République Française, une & indivisible, nos 1701, 1710, 1729 & 1776.
- ↑ «Conjunto placas trasfuego» www.averly.es (http://www.averly.es/)+(Noiz kontsultatua: 2021-04-18).
[[Kategoria:Etxea]] [[Kategoria:Sua]] [[Kategoria:Berokuntza]]