Lankide:Oier Rodriguez/Proba orria

Oier Rodriguez/Proba orria
Sailkapen zientifikoa

Genista Europa eta Asia mendebaldeko larreetan aurki daitekeen Fabaceae familiako landare genero bat da. Otaberak edo xiristolak genero honetakoak dira, batzuetan izen arrunt horiek dituztenak Cytisus eta Chamaecytisus generoko landareak izan daitezkeen arren. Iberiar penintsulan 39 espezie beha daitezke.


Deskribapena aldatu

Genista generoko fabazeoak zuhaixka eta mulu arantzadun zein gabeak dira. Hosto bakun zein trifoliatu erorkorrak dituzte, eta loreak lukuetan antolatuta egon ohi dira, korola horia eta kaliza ezpainbikoa izanik. Obulutegia lokulubakarra izaten da. Bestade, leka luze edo oboidea, eta larrukara da.


 
Genista hispanica Dunedineko lorategi botanikoan.

Sailkapen zientifikoa aldatu

Landare-genero hau Angiospermae dibisioan sailkatzen da (gainerako landare loredunekin batera), Eudicotyledoneae dibisioan, Fabales ordenean, eta Fabaceae familian (lekadunak).

Genista generoa Carl Linnaeus naturalistak argitaratu zuen lehen aldiz 1753an[1], nahiz eta antzinatik izen horrekin ezaguna izan.


Banaketa geografikoa aldatu

Generoaren barruan 70 espezie inguru ezagutzen dira, zeinen jatorrizko banaketa Europan, Ekialde Hurbilean eta Afrikan dagoen.

Ekologia aldatu

Fabaceae familiako beste landareak bezala, batez ere Himenopteroak dira polinizatzaile nagusiak. ****

Nodulazioa aldatu

Genero honen espezieen %20-an noduluak behatu dira, bakterioek sortuak. Bakterio horien artean Bradyrhizobium, Sinorhizobium (Ensifer), Rhizobium eta Phyllobacterium generoak aurkitzen dira[2]. Bakterio horiei esker nitrogenoaren finkapena ematen da, landareak erabiltzen duena harreman sinbiotikoa dela eta.


Erabilera eta garrantzi ekonomikoa aldatu

Genero honetako hainbat espezie tindatzaile gisa erabili izan dira mendeetan zehar. Horren adibide Genista tinctoria espeziea da, zein Erdi Aroan Asia erdialdetik sartu ahal izan zela uste da, Europan laborantza bultzatzeko[3].


Euskal Herriko espezieak aldatu

Genista legionensis (Pau) Laínz aldatu

 
Genista legionensis

Deskribapena aldatu

Arantza gutxiko mulu nanoa da, 30 cm ingurukoa. Hala ere, lurretik zabaltzen da metro bateko diametroko kuxin handiak osatuz.

Adar gazteak malguak dira eta puntak leunak dituzte. Heldutasunean, aldiz, adarrak zurezko bihurtzen dira, hostoak galdu eta muturrak arantza luze eta zorrotz bihurtzen dira. Hostoak bakunak eta txandakatuak dira, gainazalean iletsuak eta zetakarak azpialdean.

Loreak binaka edo 4 aleko faszikuluetan agertzen dira. 2-3 brakteola aurkezten ditu pedunkuluaren erdialdean. Leka zetakarak dira, 2-5 hazirekin.

Maiatza eta uztaila artean loratzen da, eta fruituatua udan heltzen dira.

Ekologia aldatu

Normalean lurzoru karetsuetan bizi da.

Banaketa aldatu

Iberiar Penintsularen iparraldeko endemismoa da, eta orain dela gutxi arte uste zen Kantabriako mendietan baino ez zegoela. Bizkaiko kostaldeko mendi bateko populazioa espeziearen eremu osoaren ekialdeko muga da, bitxitasun bezala iristen delarik. Euskal Herriko kokaleku bakar hori Monte Lucero da. Kokagune horretan, populazio txikia osatzendu, harri asko dituzten lursail karbonatatuetako kuxin formako sastraka baxuen artean.

Genista eliassennenii Uribe-Ech. & Urrutia aldatu

Deskribapena aldatu

Mulu etzan honek 15-20 cm-ko altuera du, eta adar errotzaileak ditu. Urteko adarrak finak eta malguak izanik, ile motzez estalita daude, heltzean gogortu egiten diren arren. Adarren puntan arinki zorrotza arantza fin eta ahula dute.

Hostoak oso txikiak dira, luzangak, eta adar-konkor txikietatik sortzen dira.

Loreak, bakartiak, luku motz eta trinkoetan daude, pedizelofina daukate, eta iletxoen artean erdi ezkutatuta dauden 2 (edo 3) brakteola txiki dituzte. Loreak, ohiko papilionatuak dira, horiak eta estandarte eta gila trinkoki zetadunak dituzte. Hamar lorezil dauzkate, eta denen harizpiak hodi batean lotuta daude. Fruitua 10-15 mm-ko leka luzanga, ile tentexkaduna eta zetakara da, barruan 2-4 hazi oso ilun dituelarik[4].

Maiatzetik uztailera loratzen da, eta fruituak udan heltzen dira.

Ekologia aldatu

Gandor etairtenune haizetsuetan bizi da, kareharritan edo kare-konglomeratuetan. Klima pixka bat kontinentala da, eta krioturbazioa ahalbidetzen du. Horri esker, espezie hau desagerraraziko zuten espezie lehiakideak ez dira leku horietan bizi.Gune natural irekiak dira, iberiar mortuen antzekoak, etabertan eratzen ditu estaldura txikia duten sastrakadiak. Hamabi bat populazio daude EAEn, ale gutxi dituztenak. Iristeko zailak eta malkartsuak diren tokietan bizi denez, batez ere klima-faktoreak dira landarea arriskuan jartzen dutenak: hedadura optimoa garai lehor eta beroagoetanizan zuen landare-taldeko espeziea da, eta bazterreko bal-dintzetan bizi behar izan du milurteko askotan, etengabe higatzen diren gune natural ireki txikietan kantonatuta. Toki hauetan bizi denez, giza jarduerak ez dio inongo kalterik eragiten. Egun gandor haizetsuetan gero eta ugariagoak diren antena eta sorgailu eolikoak jartzeak arriskuan jar ditzake espezie hau eta honen antzekoak[5].

Banaketa aldatu

Mediterraneoko mendebaldeko banaketa menditarreko landarea da. Iberiar penintsula ipar-erdialdeko endemismoa da, Kodes mendilerroan (Nafarroan) deskribatu zena. Alaitz mendilerrotik (Nafarroako aldean) Burgoseko iparraldeko mendietaraino hedatzen da, eta Araban daude ezagutzen diren populazio gehienak. Zirkun-mediterraneoko landaredi-mota bateko espeziea da, egun balio biogeografiko handia duten espezie endemiko eta bakartuek eratua. Euskal Autonomia Erkidegoan, Arabako hego-erdiko mendietan ageri da, 600-1.200 metroko altitudean.

Genista anglica L. aldatu

 
Genista anglica

Deskribapena aldatu

30 cm eta 1 m bitarteko altuera duen mulu ilegabea da, laxoki adarkatua. Zurtoin arantzaduna eta hosto ilegabeak ditu.

Loreak horiak dira, muturreko luku motzetan antolatuta, brakelodun pedizeloekin. Brakteak, hostokarak eta faszikulatuak, pedizeloaren erdialdean kokatzen dira. Lekak 4-10 hazi gordetzen ditu eta nabarmenki gorantz okertutako punta aurkezten du.

Apiriletik ekainera loratzen da.

Ekologia aldatu

Podsolizatzen hasitako lurzoru haretsu eta deskarbonatuetan agertzen da. Txilardien elementu bereizgarria da.

Banaketa aldatu

Banakata area atlantiko-europear orokorra da. Euskal Herrian Araban eta Nafarroako gune submediterraneotan, eta Ipar puntako kostaldearen hareatzatan ere aurkitzen da. [6]

Genista hispanica aldatu

Deskribapena aldatu

Otabera arrunta. 10-50 cm bitarteko zuhaixka, txandakatutako adarrak dituen zurtoin arantzadunak dituena eta kuxin formako mulua osatzen duena. Zurtoin zaharrrak oso adarkatuak dira, ez dute hostorik, eta galtzarbeko arantza adarkatuak dituzte. Urteko lore zurtoinetan, berriz, behe aldeko hostoak obatu eta kamutsak dira, gainerakoak lantzeolatuak izanik.

Loreak, bestetik, 5-7 arteko ginbailetan antolatzen dira, luku motzak eratuz. Kaliza 5 sepaloz dago osatuta, 5 mm ingurukoa eta ezkila-formakoa izanik[7]. Leka txikiak eta iledunak aurkezten ditu, goraka zuzendutako puntan bukatua, eta 1-2 hazirekin.

Ekologia aldatu

Harizti, artadi edo pagadien atzerapen-larreetan agertu ohi da, itsas-mailatik 1500 metrorainoko altueretan, eta komunitateak eratuz..

Banaketa aldatu

Espezie mediterraneo menditarra da. Iberiar Penintsularen ipar eta ekialdean agertzen da, baita Frantzia hegoaldean ere. Euskal Herrian bi subespezie aurkitzen ditugu.

Euskal Herriko subespezieak aldatu

  • Genista hispanica subsp. hispanica. Subespezie tipikoa da. Sastrakadi eta larre lehorretan bizi da. Berezitasunak: aurkezten dituen arantzak oso zorrotzak dira; zurtoin eta hostoak ile zutituez estaliak dituzte; loreek 6-8 mm neurtzen dituzte.
  • Genista hispanica subsp. occidentalis. Lurzoru karetsu edo margatsuetan bizi da. Baso hezeagoen ordezko etaparen bereizgarri da. Euskal Herriko zonalde atlantiko eta submediterranean zabalki hedaturiko kuxin formako sastrakadietan agertzen da, batzuetan bertako espezie nagusia delarik. Berezitasunak: zurtoin eta hostoak ile adpreso edo tentez estaliak ditu; loreek 8-11 mm neurtzen dituzte; kuxin formako sastrakadiak eratzen dituzte.

Genista scorpius (L.) DC. subsp. scorpius aldatu

 
Genista scorpius (L.)

Deskribapena aldatu

Elorri-triska ere deitua, 1-2 m bitarteko zuhaixka da, adar arantzadun sendoz hornitua.

Zurtoinak ilegabeak eta galtzarbeko arantza ugaridunak dira; hauek, sendoak eta luzeak dira, zurtoinarekin angelu oso irekia eratuz. Arantzetatik lore-kimu motz hostotsuak jaiotzen dira. Hosto bakunak ditu: gainaldean ia ilegabeak eta azpialdean iledunak.

Lore horiak ditu, ale gutxiko faszikuluetan antolatzen direnak. Kaliza ilegabea da, ezpainak tamaina berdintsukoak direlarik. 3-7 hazidun leka ilegabe eta luzangak ditu.

Apiriletik ekainera loratzen da.

Ekologia aldatu

Sail harritsu eta higatuetan azaltzen da, lurzoru karetsu, margatsu eta igeltsuzkoen gainean. Batez ere karraskal eta ameztien ordezko komunitateetan ageri da.

Banaketa aldatu

Mediterraneo-mendebaldeko espeziea da. Euskal Herrian, hegoaldeko habitat ugarietan agertzen da, kasu batzuetan hauetako espezie nagusia izanik. Kantaurialdean ordea, oso gutxitan aurki dezakegu: kostaldeko gune lehor eta eguzkitsu batzuetan.[6]

Genista micrantha Gómez Ortega aldatu

Deskribapena aldatu

Mulu txiki honen ipurdi loditik arantzik ez duten adar meheak sortzen dira. Adarrak lurrean etzanda daude, eta zehe bateko edo biko altuera hartzen dute.

Hostoak txandakatuak, 4-12 mm luze eta gehienez 2 mm zabal dira, luzanga lantzeolatu estuak eta glabroak. Adarren puntan sortzen dira lore-lukuak. Luku bakoitzean 5-20 lore dituzte.

Lore bakoitzak 2-3 mm-ko braktea dauka, eta horren galtzarbetik pedizelo motza ateratzen da. Pedizeloaren muturrean, kalizaren azpian, bi brakteola txiki ditu. Kaliza glabroa da, 2,5-5 mm luze, eta kanpai-itxura dauka. Goiko ezpainak sartune sakona dauka, eta bi gingilak triangeluarrak dira; eta behekoa hiru hortzetan banatzen da. Korola horia, 8 mm inguru luze da, eta lekadunen familiako ohiko bost piezek eratzen dute. Gila zetaduna nabarmentzen da, estandartea baino milimetro bat handiagoa da, gutxi gorabehera. Estandartea 5-7 mm-koa eta glabroa da. Gilaren gainean bi hegalak edo alboetako piezak ditu. Leka eliptikoa da, gorantz makurtuta dago, eta goialdean ile-lerroa dauka. 1-2 hazi txiki gordetzen ditu.

Udaren lehen erdian loratzen da, ekaina eta uztailean, eta haziak udazkenaren hasieran heltzen dira.[8]

Ekologia aldatu

Banaketa-area osoan silizikola eta heliofiloa da, eta orokorrean lurzoru hareatsu hezeetan bizi da, larre, txilardi eta piornaletan. EAEn ezagutzen den populazio bakarra harearrien gaineko txilardietan bizi da, eta egutera dagoen mendi-hegalearen azalera txiki batean zabaltzen diren ale gutxi batzuek eratzen dute.

Banaketa aldatu

Euskal Herrian, Araba aldeko Gorbeia inguruetan bakarrik ezagutzen da, ingurune siliziko eta hezeetan, oso arraroa delarik.[9]

Genista tinctoria L. aldatu

 
Genista tinctoria

Deskribapena aldatu

Xiristola da bere izen arrunta. Zuhaixka arantzagabea da, 40 cm eta 1,5 m bitarteko altuera duena.

Zurtoin berde eta hostotsuak aurkezten ditu. Hostoak bakunak dira eta ilegabeak zein zetakarak (maila desberdinetan) izan daitezke.

Loreak horiak eta bakartiak dira. Lukuak, gehienetan, lore asko dituzte eta luzatuak izaten dira, baina motzak eta hostotsuak ere izan daitezke. Pedunkuluaren erdialdean bi brakteola dituzte. Braktei dagokienez, hostokarak eta kaliza baino luzeagoak dira. Lekak luzangak eta zapalak dira, ilegabeak, 5-12 hazi izan ohi dituztelarik.

Maiatza eta abuztu bitartean loratzen da.

Ekologia aldatu

Ingurune hezeetan bizi da: harizti, zingira, ubide ertz eta ibarbaso modukoetan.

Banaketa aldatu

Espezie honen banaketa areak Europaren zati handia hartzen du. Euskal herrian batez ere kantaurialdeko kostaldean eta puntualki hegoaldean azaltzen da.

Erabilerak aldatu

Espezie honen jatorria Asiako erdialde eta mendebaldean dago, baina Erdi Aroan espezie tindatzaile moduan Europa osoan landatu zen. Horregatik, zaila da jakitea gaur egungo populazioak bertakoak diren edo antzinako landaketen arrastoetatik datozen.[10]

Genista pilosa L. aldatu

 
Genista pilosa

Deskribapena aldatu

10-50 cm neurtzen duen mulu arantzagabea. Hostoak bakunak eta tolestuak dira, goialdean ia ilegabeak eta azpialdean zetakarak. Txandakatuak agertzen dira edo faszikuluetan bilduak. Loreak bakarka edo bikoteka antolatzen dira braktea bakoitzaren galtzarbean, luku luzeak eratuz. Lekak iletsuak dira, 3-8 hazirekin.

Apiriletik uztailera loratzen da.

Ekologia aldatu

Lurzoru azidifikatu eta haretsuetan bizi da...

Banaketa aldatu

Europan, Atlantiko aldean eta hegoaldeko mendugune hezeetan zabaltzen da. Euskal Herrian, batez ere, erdialdeko mendi silizeo edo deskarbonatuetan aurkitzenda. Ekialdeko kostaldeko gune batzuetan ere topa dezakegu.[6]

Genista ausenata (O. Bolòs & Vigo) Talavera aldatu

Deskribapena aldatu

1,5 m gainditu dezakeen zuhaixka tentea, arantzagabea, kolore hauskarakoa. Adar malgu eta ildokatu ugari ditu, zaharrak hostogabeak eta pulbinulo nabariekin, gazteak ilaundunak eta hostotsuak. Hostoak eseriak, txandakatuak, ilaundun-zetakarak azpialdean, estipula gabeak.

Loreak, orokorrean bikoteka, hosto (2-3) faszikulatuen galtzarbean jaiotzen dira, luku luze eta etenak osatuz; pedizeloek bi brakteola dituzte, erdialdera kokatuta; kaliza trinkoki iletsua; estandarteak ile zetakarak ditu erdiko lerroan, eta gilaren luzera berdinekoa da, azken hau ilaunduna izanik. Leka iletsu-zetakara, 2-5 hazirekin.

Maiatzetik uztailera loratzen dira.

Ekologia aldatu

Lurzoru mota ezberdinetan agertzen da. Izaera pirofitoa du zenbait lekutan, hau da, erretako lurrak berehala kolonizatzen ditu.

Banaketa aldatu

Mediterraneo mendebaldeko espeziea da. Penintsula Iberiarreko mendietan, Frantzia hegoaldean eta Afrika iparraldean hedatzen da. Euskal herrian agertzen dena, subsp. ausenata Bolós Vigo, ekialdeko Pirineoak eta prepirineoetatik Nafarroa erdi-ekialdera iristen da (Izko mendizerra, Peña mendia)

Genista florida L. subsp. polygaliphylla (Brot.) Coutinho aldatu

Deskribapena aldatu

Zuhaixka handia da, 3 m-rainokoa izan daitekelarik. Adarrak tenteak dira eta zahartzaroan horixka eta arrakaladunak bihurtzen dira.

Hostoak bakunak, lauak, luzanga-lantzeolatuak, akuminatuak dira, oina kuneatua (gero eta oin estuagoa duen hostoa) eta peziolo motzduna du. Gainaldea iletsua eta azpialdea zetaduna da.

Fruitua 15-25 mm-ko leka da, luzanga, ile zetadunak ditu, eta barnean 3-6 hazi dauzka. Maiatza eta uztaila bitartean loratzen da, eta fruituak udarenbukarako garatzen dira.

Loreak horiak eta papilionatuak dira, bost piezakokorola daukate, bexilo edo estandarte dortsala handia da,eta bi albo-hegal eta gilaren bi pieza lotuak dituzte

Loraldia maiatzetik uztailera gauzatzen da.

Ekologia aldatu

Lurzoru silizeo edo deskarbonatuen gainean hazten da. Isasti hedatsuak osatzen ditu.

Banaketa aldatu

Espeziea Iberiar Penintsularen iparmendebaldean agertzen da batez ere. Horretaz gain, Afrika iparraldera eta Pirineoetako isurialdera hedatzen da.

Subespeziea penintsularen iparmendebaldeko mendigunetan zabaltzen da: Kantauriko Mendilerroan, Erdiko Sisteman, Sistema Iberiarrean... Euskal Herrian berriz, Artzena eta Leire mendilerroetan baino ez da aurkitu.[6]

Genista teretifolia Willk. aldatu

Deskribapena aldatu

20-100 cm bitarteko mulu edo zuhaixkatxo arantzagabea da.

Zurtoin gazteak zutituak, ildokatuak, trinkoki zetakara-ilundunak eta kolore gris hauskarakoak dira. Adar zaharrak, aldiz, arrailoduak, arreak eta ilaundunak dira. Hostoak era txandakatuan agertzen dira. Bakunak, zorrotzak, tolestu edo inbolutoak izan daitezke eta itxura ia zilindrikoa hartzen dute. Behekoak faszikulatuak dira, goikoak bakartiak direlarik. Txandakatuak dira

Loreak, bakarka antolatzen dira braktea bakoitzaren galtzarbean, adarren muturrean ale gutxiko luku motz eta trinkoak osatuz. Pedizeloak bi brakteola ditu puntan, kalizaren oinaren aldamenean. Kalizaren itxura zetakara-zilarkara da, eta estandartea, zetakara kanpoaldean eta gilaren luzera berdintsukoa da, azken hau ere zetakara. Leka trinkoko zetakarak 2-4 hazi biltzen ditu.

Maiatzetik uztailera loratzen da.

Ekologia aldatu

Substratu basiko eta nahiko higatuen gainean bizi (marga, konglomeratu eta molasa), eta larre lehor eta freskoetan hazten da.

Banaketa aldatu

Iberiar penintsularen iparraldeko endemismoa da, hain zuzen ere Ebro Garaia eskuadelkoa. Bere banaketa arearen zati handiena Euskal Herrian aurkitzen da, Nafarroa erdialde eta Araba ekialdean, non populazio zabalak osatzen dituen. 450-1400 metro arteko latitudeetan bizi da normalean[11].


Erreferentziak aldatu

  1. «Page G» www.calflora.net (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  2. «Genista» www.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Genista tinctoria L.» Herbari Virtual del Mediterrani Occidental (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  4. I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  5. Pedro., Uribe-Echebarría Díaz,. (2006). Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua = Flora vascular amenazada en la Comunidad Autónoma del País Vasco. (1. argit. argitaraldia) Gobierno Vasco, Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del territorio ISBN 8445722522. PMC 230807996. (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  6. a b c d I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Genista hispanica subsp. occidentalis, Árguma» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  8. Uribe-Echebarría Díaz, Pedro; Antonio Campos, Juan. (2006). Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua = Flora vascular amenazada en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Gobierno Vasco, Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del territorio ISBN 9788445722527. PMC 230807996. (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  9. [https://www.vitoria-gasteiz.org/http/wb021/contenidosEstaticos/adjuntos/es/41/72/34172.pdf “LA FLORA AMENAZADA DEL MUNICIPIO DE VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)”. ].
  10. (Gaztelaniaz) «Genista tinctoria L.» Herbari Virtual del Mediterrani Occidental (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  11. Notas sobre la distribución y ecología de Genista teretifolia Willk. .
  Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.