Genista eliassennenii

Genista eliassennenii Genista generoko landarea da.

Genista eliassennenii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGenisteae
GeneroaGenista
Espeziea Genista eliassennenii

Deskribapena aldatu

Mulu etzan honek 15-20 cm-ko altuera du, eta adar errotzaileak ditu. Urteko adarrak finak eta malguak izanik, ile motzez estalita daude, heltzean gogortu egiten diren arren. Adarren puntan arinki zorrotza arantza fin eta ahula dute.

Hostoak oso txikiak dira, luzangak, eta adar-konkor txikietatik sortzen dira.

Loreak, bakartiak, luku motz eta trinkoetan daude, pedizelofina daukate, eta iletxoen artean erdi ezkutatuta dauden 2 (edo 3) brakteola txiki dituzte. Loreak, ohiko papilionatuak dira, horiak eta estandarte eta gila trinkoki zetadunak dituzte. Hamar lorezil dauzkate, eta denen harizpiak hodi batean lotuta daude. Fruitua 10-15 mm-ko leka luzanga, ile tentexkaduna eta zetakara da, barruan 2-4 hazi oso ilun dituelarik[1].

Maiatzetik uztailera loratzen da, eta fruituak udan heltzen dira.

Ekologia aldatu

Gandor etairtenune haizetsuetan bizi da, kareharritan edo kare-konglomeratuetan. Klima pixka bat kontinentala da, eta krioturbazioa ahalbidetzen du. Horri esker, espezie hau desagerraraziko zuten espezie lehiakideak ez dira leku horietan bizi.Gune natural irekiak dira, iberiar mortuen antzekoak, etabertan eratzen ditu estaldura txikia duten sastrakadiak. Hamabi bat populazio daude EAEn, ale gutxi dituztenak. Iristeko zailak eta malkartsuak diren tokietan bizi denez, batez ere klima-faktoreak dira landarea arriskuan jartzen dutenak: hedadura optimoa garai lehor eta beroagoetanizan zuen landare-taldeko espeziea da, eta bazterreko bal-dintzetan bizi behar izan du milurteko askotan, etengabe higatzen diren gune natural ireki txikietan kantonatuta. Toki hauetan bizi denez, giza jarduerak ez dio inongo kalterik eragiten. Egun gandor haizetsuetan gero eta ugariagoak diren antena eta sorgailu eolikoak jartzeak arriskuan jar ditzake espezie hau eta honen antzekoak[2].

Banaketa aldatu

Mediterraneoko mendebaldeko landarea da. Iberiar penintsula ipar-erdialdeko endemismoa da, Kodes mendilerroan (Nafarroan) deskribatu zena. Alaitz mendilerrotik (Nafarroako aldean) Burgoseko iparraldeko mendietaraino hedatzen da, eta Araban daude ezagutzen diren populazio gehienak. Zirkun-mediterraneoko landaredi-mota bateko espeziea da, egun balio biogeografiko handia duten espezie endemiko eta bakartuek eratua. Euskal Autonomia Erkidegoan, Arabako hego-erdiko mendietan ageri da, 600-1.200 metroko altitudean.

Erreferentziak aldatu

  1. I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  2. Pedro., Uribe-Echebarría Díaz,. (2006). Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua = Flora vascular amenazada en la Comunidad Autónoma del País Vasco. (1. argit. argitaraldia) Gobierno Vasco, Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del territorio ISBN 8445722522. PMC 230807996. (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).

Kanpo estekak aldatu