Lankide:Maren Alberdi/Proba orria
Tailer (frantsesez atelier) lan bat egiteko erabiltzen den espazioa da. Normalean, eskuz eginiko lanak garatzen dira bertan. Bi motatakoak izan daitezke: artisau motakoak (artisau tailerra) edo fabrikaziozkoak.
Eboluzio historikoa
aldatuHistorikoki ofizio zital eta mekanikoen testuinguruan sailkatu izan dira. Tipologikoki modu desberdin anitzetan garatu dira, batasun primitiboaren lantegitik hasi eta tailer intelektual modernoetara.
Antzinako zeramikatik hasi eta Erdi Aroko korporazio sindikaletaraino, lantegia, lan eta ekoizpen espazio gisa, era guztietako tailerrak sortzera iritsi da (joskintzak, gozogintza, zeramikariak, ingeniariak...).
XXI. mendeko tailer askok, irakasle, ikasle eta laguntzaile egitura gordetzen dute. Honek, Arte Ederretako eta Arte Aplikatuetako eskoletan eta tailerretan izan zuen bilakaera. Honela sortu zen "Arts and Crafts" kontzeptua, Willian Morrisek "diseinu tailer" deiturikoa. Kontzeptu hau, modernismoan, art decó-an eta Bauhausen zegoen oinarrituta.
Gremio tailerra
aldatuMendebaldeko Europan, Erdi Aroan eta Antzinako Erregimenean antolatutako ekonomia eta lan antolaketan, tailerra gremioetan antolatzen zen. Tailer bakoitza maisu baten jabetzakoa zen, eta ofizialak eta ikastunak eduki zitzakeen.
Arte tailerra
aldatuHistoria modernoan eta ikonografian, artista plastikoaren (margolari, eskultore...) tailerra "bottega" errenazentistaren oinordeko gisa agertzen da "atelierrarekin" betikotua. Atelierra, jatorrian frantses jatorrizko margolanekin lotu zen terminoa da, gerora pintura tailerrei deitzeko erabili dena.
Lan egiteko espazioaz gain, tailer hitzak esanahi gehiago ere baditu, esate baterako, maisu batek fundatutako eskola artistikoa. Honez gain, lan baten egile zehatza nor den ez dakigunean ere, tailerreko obra gisa hartzen da lan hori.
Tailer industriala
aldatuFabrika bati deritzonez, tailerra zenbait lan burutzeko beharrezkoak diren makinak eta tresnak dauden lekua da, bespeak beste, aroztegia, soldadura, metalurgia tailerrak...
Tailer mekanikoak, berriz, makineriaren konponketara bideratutako enpresa txiki edo ertainak dira.
Beste tailer mota batzuk
aldatu- Tailer edo laborategi zientifikoen ereduak
- Tailer didaktikoak edo hezkuntza moduluak
- Lanik gabeko testuinguru batean, literatura tailerrak.
Ikusi baita ere
aldatuBibliografia
aldatu- Casares, Julio (1959). Diccionario ideológico de la lengua española (1975 edición). Barcelona: Gustavo Gili. p. 797. ISBN 8425201268.
- Corominas, Joan (1987). Breve diccionario etimológico de la lengua castellana. Gredos.
- Corripio, Fernando (1985). Diccionario de ideas afines. Barcelona: Herder. p. 831. ISBN 84-254-1515-2.
- Chilvers, Ian (2004). Diccionario del arte del siglo XX. Edición de Arturo Colorado Castellary, Editorial Complutense. ISBN 978-84-74916003.
- Fatás Cabeza, Guillermo; Borrás, Gonzalo (1993). Diccionario de Términos de Arte. Madrid: Anaya. ISBN 84-7838-388-3.