Lankide:LizardiBHI83/Proba orria

PLATINO

300PX
300PX

Platinoa elementu kimiko bat da, Pt ikurra duena. Metal preziatu gris zurixka, astuna, xaflakorra… da, eta oso erresistentea.

Nikel eta kobre meatan agertzen da eta, zenbaitetan, baita jatorrizko forman ere, gehienbat Hegoafrikan.

Gutxien erreakzionatzen duen metaletako bat da, eta ikaragarrizko erresistentzia du korrosioarekiko, nahiz eta tenperaturak altuak izan.

Horregatik, metal nobletzat hartzen da eta platinoa kimikoki libre askotan aurkitzen da jatorrizko platino bezala.

Haatik, Antonio de Ulloak 1748an argitaratutako erresina baten ondoren hasi zen metal honi buruzko ikerketa zientzialarien artean.

Metal pisutsu bat izanik, osasun arazoak ekar ditzake bere gatzen eraginpean jartzean, baina korrosioarekiko erresistentzia handia duenez, platino metalikoa ez da inoiz egon lotuta osasun ondorioetara.

Platinoa duten konposatuak, hala nola, cisplatinoa, oxiplatinoa eta karboplatinoa hainbat minbizi sendatzeko kimioterapian aplikatzen da.

Hego Ameriketako hondar urretsuetan aurkitu zen lehen aldiz 1735ean.Metalen artean pisu handienetakoa du, eta urtzeko tenperatura ere oso garaia du. Haren mineralak aqua regia-n urtuz, platinoa amonio kloruroarekin bakartuz lortzen da platino aparra.

Hauts gisa oso erreaktiboa da, eta katalizatzaile gisa erabiltzen da azido nitrikoa, azido sulfurikoa, oktano indize gorako gasolinak eta beste zenbait gai egiteko.


Assassin's Creed

Assassin's Creed bideo-jokoen serie bat da. Seriea Vladimir Bartol idazle esloveniarraren "Alamuten" nobelean inspiratuta dago. Bideo-jokoak akziozko eta abenturazko ekintzak dira eta mundu irekikoak.

Plataforma hauetan daude joku denak: Playstation hiru, Playstation 4, Xbox 360, Xbox One, Microsoft Windows, MAC OS X, Nintendo Ds, Wii U, PlayStation Portable (PSP), Playstation Vita, iOS, HP webosak, Android, Nokia Symbian eta Windows Phone.

Jolas nagusiak Ubisoft Montrealek garatu ditu (jokalari bakar batentzako moduan) eta Ubisoft Annecy (multijokalari modurako). Titulu eramangarriak Gameloftek eta Gryptonite Studiosek egin dituzte.

Bideo-joku hauek publikoak eta kritikariek oso ondo hartu dituzte. Gainera, 2014ko apirila arte 73 milioi kopia saldu zituen. Arrakasta handia dute eta joko berriak ateratzen jarraitzen dute.