Land of the Pharaohs (euskaraz Faraoien Lurraldea) 1955eko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako historia filma bat da. Jack Hawkins, Joan Collins eta James Robertson Justice aktoreek antzeztu zuten. Antzinako Egipton girotua dago eta Erromako Titanus estudioan filmatu zen, Keops faraoiaren agintaldia eta Gizako Piramide Handiaren eraikuntza kontatzen da.

Land of the Pharaohs
Jatorria
Argitaratze-data1955
IzenburuaPorno para Todos!
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta Pornografia-zinema
Iraupena105 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Egipto
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Howard Hawks
Paul Helmick (en) Itzuli

[[Kategoria:Paul Helmick (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)William Faulkner
Harry Kurnitz
Harold Jack Bloom (en) Itzuli


[[Kategoria:Harold Jack Bloom (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Jack Hawkins (Keops)
Joan Collins
James Robertson Justice
Luisella Boni (en) Itzuli
Sydney Chaplin
James Hayter
Carlo D'Angelo (en) Itzuli
Robert Riettii (en) Itzuli
Dewey Martin
Kerima
Alexis Minotis



[[Kategoria:Luisella Boni (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Carlo D'Angelo (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Robert Riettii (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


Ekoizpena
EkoizleaHoward Hawks
Konpainia ekoizleaContinental Company (en) Itzuli
[[Kategoria:Continental Company (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaRudi Fehr (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDimitri Tiomkin
Argazki-zuzendariaLee Garmes
Russell Harlan
Fikzioa

IMDB: tt0048283 Filmaffinity: 277683 Allocine: 63388 Rottentomatoes: m/land_of_the_pharaohs Mojo: landofthepharaohs Allmovie: v28183 TCM: 80754 TV.com: movies/land-of-the-pharaohs Netlix: 70068955Edit the value on Wikidata

Hollywoodeko Urrezko Aroan filmatutako superekoizpena izanik, estraz lepo betetako eszenak ditu, Warner Bros. ekoiztetxeko prentsa bulegoaren arabera, eszena jakin batean kamera aurrean 9.787 estra batzera ere iritsi zirelarik. Garai hartan filmatutako Quo vadis? (1951), The Robe (1953, "Tunika Sakratua"), The Ten Commandments (1956, "Hamar Manamentuak"), Ben-Hur (1959) eta The Fall of the Roman Empire (1964, "Erromatar Inperioaeren Gainbehera") filmeekin batera Antzinaroan girotutako epika superekoizpen ospetsuenetakoa da. Joan Collins aktorea bere edertasun osoan agertzen da.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Antzinako Egipto. Keops faraoiak (Jack Hawkins) hil ondoren bere gorpuak atseden hartuko duen Piramide Handiaren eraikitzea agindu du. Bere asmoa ordurarte edonon egin den edozein eraikin gaindituko duen piramidea eraikitzea da, baina inguruko harrobien emaria amaitu denez piramidearen eraikuntza lanak eten egin dira. Erakiuntza lanak berrekiteko asmoz, Keopsek Txipreri tributuak kobratzea erabakiko du, bertan Nellifer printzesa (Joan Collins) eder bezain handigura bizi da, azkenean Keops eta Nefiller ezkondu egingo direlarik.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu