Quo vadis? (1951ko filma)
Quo vadis? (euskaraz Nora zoaz?) 1951ko Mervyn LeRoy estatubatuar zinema zuzendariaren epika filma bat da. Henryk Sienkiewicz poloniar idazlearen Quo Vadis eleberrian oinarritua dago. Bertan, Robert Taylor, Deborah Kerr, Peter Ustinov, Leo Genn, Patricia Laffan, Finlay Currie, Felix Aylmer eta Abraham Sofaer aktoreek antzeztu zuten.
Zortzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, tartean Peter Ustinov aktoreak Neron enperadorearen antzezpen bikainarengatik, nahiz eta azkenean filmak sari bat bera ere irabazi ez izan.
Argumentua
aldatuK. o. 64-68. urtea, Antzinako Erroma. Hiru urtez hainbat gudulekuetan borrokatzen aritu ondoren, Marko Vinizio (Robert Taylor) erromatar jenerala Erromara garaile gisa itzuli da, bertan Ligiaz (Deborah Kerr) maitemintzen delarik. Baina Ligia kristaua da eta bere fedeak erromatar gerlariaz maitemintzea ez du ahalbideratzen. Nahiz eta erretiratutako erromatar jeneral batek bere seme gisa adoptatua izan, Marko legez Erromaren morroi da, hortaz bere garaipen militarren ordain edo eskeron gisa Neron (Peter Ustinov) enperadoreak Ligia bere morroi izan dadin oparituko dio.
Aktoreak
aldatu- Robert Taylor: Marko Vinizio
- Deborah Kerr: Ligia
- Leo Genn: Petronio
- Peter Ustinov: Neron
- Patricia Laffan: Popea Sabina
- Finlay Currie: Done Petri
- Abraham Sofaer: Paulo Tarsokoa
- Marina Berti: Eunize
- Buddy Baer: Ursus
- Felix Aylmer: Aulo Plauzio
- Nora Swinburne: Ponponia Grezina
- Ralph Truman: Tigelino
- Norman Wooland: Nerva
- Peter Miles: Nazario
- Geoffrey Dunn: Terpnos
- Nicholas Hannen: Seneka
- Rosalie Crutchley: Klaudia Akte
- Pietro Tordi: Galba
- Alfredo Varelli: Marko Anneo Lukano
- Sophia Loren: Ligiaren esklaboa (ez zen kredituetan agertu)
- Bud Spencer: zaindari inperiala (ez zen kredituetan agertu)
- Elizabeth Taylor: koliseoko kristau presoa (ez zen kredituetan agertu)
- Walter Pidgeon: narratzailea (ahotsa) (ez zen kredituetan agertu)
Iruditegia
aldatu-
Marina Berti eta Leo Genn.