Lan Harreman eta Gizarte Langintza Eskola (Gasteiz)

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Eskola Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko kirol hezkuntzaren fakultatea da.

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Eskola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′N 2°40′W / 42.84°N 2.67°W / 42.84; -2.67
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1964
Arkitektura

Kokalekua aldatu

San Kristobal auzoan dago, Apraiztarrak kalearen 2. zenbakian, Letren Fakultatearen alboan.

Hasieran batez Florida kalean zegoen, gero Etxanobetarren etxean, Gasteizko Alde Zaharrean, ondoren, Salesdarren Komentura egon zen, eta, azkenik, 1997an, gaur egungo Arabako Campuseko kokalekuan ezarri zen.

Historia aldatu

1964ko martxoaren 25ean ireki zen Gasteizko Gotzaidetzaren laguntzarekin, eta Gasteizko Aurrezki Kutxaren Gizarte Lanaren barruan zegoen.

1984an unibertsitatera atxiki zen eta lankidetza hitzarmena sinatu zuten aldundiak, aurrezki kutxak, gotzaidetzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.

1994an Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zen, Arabako Campusean, eta baimena eman zioten Gizarte Lagintzako diplomatura lortzera bideratutako ikasketak ezartzeko. Horrela, bada, Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolak, Euskal Herriko Unibertsitatean sortuak, 1994/95 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea.

2010/11 ikasturtetik aurrera, eskolan UPV/EHUko Gizarte Langintzako Gradua ematen da eta, apurka-apurka, desagertzen doa Gizarte Laneko diplomatura.

Graduak aldatu

  • Gizarte Langintzako Gradua

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz