Lampides boeticus Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Europan, Afrika iparraldean eta Asian aurkitzen da, bai eta Australian ere[1]. Espeziearen boeticus izenak Iberiar penintsula hegoaldeko Betika probintzia erromatarrari egiten dio erreferentzia.

Lampides boeticus
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaPolyommatini
GeneroaLampides (en) Itzuli
Espeziea Lampides boeticus
Linnaeus, 1767
Datu orokorrak
OstalariaBladder senna (en) Itzuli, Abrus precatorius, Cajanus cajan, Butea monosperma, Crotalaria capensis, Crotalaria juncea, Crotalaria pallida, Crotalaria saltiana, Lablab purpureus, Lupinus, Itsabalki, ilar, Vigna unguiculata, Xylia xylocarpa, Cajanus, Canavalia ensiformis, Crotalaria glauca, Dolichos, Dunbaria rotundifolia, Lathyrus, Medicago, Sophora chrysophylla, Sutherlandia, Ote zuri, Caesalpinia, Canavalia, Crotalaria, Crotalaria sessiliflora, Lilium callosum, Macaranga tanarius, Vicia amoena, Colutea, Podalyria, Crotalaria longirostrata, Pueraria montana, Crotalaria cleomifolia, Vigna, Vigna marina, Astragalus, Derris, Azuki, Argi-belar, Crotalaria cephalotes, Crotalaria micans, Crotalaria zanzibarica, Cytisus, Gliricidia sepium, Crotalaria incana, babarrun, Psophocarpus, Sesbania, Tephrosia eta Ote
Zabalera28 mm

Lineo naturalista suediarrak deskribatu zuen 1767. urtean, Systema Naturae liburuaren 12. edizioan.

Deskribapena

aldatu

Tximeleta txikia da, 24-32 mm arteko hegal-zabalera dute arrek eta emeak zerbait handiagoak dira (24-34 mm). Arrek gainaldean hego urdin-moreak dituzte eta ertzak marroiak dira, emeen kasuan erdialdean pixkat urdinak dira baina gehiengoa marroia. Sexu-dimorfismoa dute beraz. Nabarmentzekoa da atzeko hegaletan duten luzakin fin luzea, eta haien alboan puntu beltz batzuk dituzte.


Azpialdean hegal marroietan marra urdin argi ugari dituzte. Azealdean puntu beltzak dituzte eraztun laranja batez inguratuak.

Bizi zikloa

aldatu

Hiru belaunaldi ere izan ditzaketenez otsailetik azarora ikusten dira tximeleta helduak. Migratzaileak dira gainera[2].

Disko zapal itxurako arrautza berdexkak jartzen dituzte banan bana landaretan. Beldarrek hainbat fase izaten dituzte. Azkenengo fasean berdeak edo gorrixkak izaten dira eta marra dortsal iluna dute. 14-15 mm-tako luzera hartzen dute. Ondoren pupa gris-marroiak eratzen dituzte.

Australian batzutan gertatzen da inurriek beldarrak zaintzea[3].

Habitata

aldatu

Baso ertzetan ikusten da eta mendialdeko zelai garaietan ere bai, 2.700 metrotako altueraraino[4]. Lore asko dauden eremu epelak atsegin ditu.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Lampides» www.nic.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  2. «Lampides boeticus on euroButterflies by Matt Rowlings» www.eurobutterflies.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  3. Braby, Michael F.. (2004). The complete field guide to butterflies of Australia. CSIRO ISBN 0-643-09302-8. PMC 65193533. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  4. «Lampides boeticus - Голубянка бетикская» www-babochki--kavkaza-ru.translate.goog (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).

Kanpo estekak

aldatu