Lamiakoko padura

gaur egun, Lamiako ibarra Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrean geratzen den hezegune bakarra da

Lamiakoko padura edo, gaur egun, Lamiako ibarra Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrean geratzen den hezegune bakarra da.[1]

Lamiakoko padura (43.3178, -2.9975)
 Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBizkaia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Demografia

Gobela ibaia eta BI-711 errepideen artean dago, Nerbioi-Ibaizabal itsasadarraren eskuin aldetik doan errepidearen ondo-ondoan.

Hezegunean landare inbaditzaileak eta Lamiako zelaiak ikus daitezke.

Historia aldatu

Inguru osoa Lamiakon padura zen garai batean, itsas mareek gora eta behera mugitzen ziren Nerbioi-Ibaizabal bi aldeetan, Erandion, Getxon, Barakaldon, Portugaleten... Gero, industrializazioak, porlanez bete zituen itsasadarreko ia bazter guztiak eta gune hau da "berde" geratzen den bakarrenetakoa, nahiz eta horma batek eta errepide batek hezegunea eta itsasadarra berezitu.

Etorkizuna aldatu

BI-711 errepidean, itsasadarreko errepidean, bidegorri bat egiteko asmoa[2][3][4][5] dago. Ekologistak Martxan taldeak Lamiakoko padura leheneratzeko proiektu bat egiteko eskatu du, desagertzeko arrisku larrian dagoen ekosisteman. Horretarako, errepidea kendu behar da, betelanak kendu behar dira lurzoruaren kota jaisteko, eta, horrela, mareen dinamika berreskuratu. Eta espezie inbaditzaileak kentzeko ere eskatu du talde ekologistak.[1]

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu