Lamiako zelaia

Leioako Lamiako auzoan egun dauden futbol zelai batzuei buruz esaten da aitzinean futbola lehen aldiz jokatu zela penintsulan, ingelesek ekarria

Lamiako zelaia Bizkaiko Leioa udalerriko Lamiako auzoan dagoen futbol zelaia da.

Lamiako zelaia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLeioa
Koordenatuak43°19′16″N 3°00′09″W / 43.321221°N 3.002398°W / 43.321221; -3.002398
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1887ko irailaren 18a

1901-1910 urteen artean Bilboko Athletic Kluba jokalekua izan zen. Berez, 1892. urtetik bertan futbolean jokatzen zen, garai hartako Athleta de Astilleros de Nervión taldeko H. Jones britainiarrak udalerriko agintariei zalditegian azarotik apirila bitartean futbolera jokatzeko baimena eskatu zien. Honela bada, futbolean jokatzen lehenbizikoak inguru hartan lan egiten zuten britainiarrak izan ziren, haiei bizkaitar zaletuak batuz joan zitzaizkielarik. Halere, orduan jokatzen zuten futbola ez zen zehazki gaur egun ezagutzen dugunaren berdina, esate baterako taldek 15 jokalari baitzituzten. Partida horiek urteen poderioz etorriko zenaren hazia izan ziren.

Ondoren Bilboko Athletic Klubak etxeko partidak Jolaseta zelaian jokatzera pasa zen.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu