Lalibela (amhareraz: ላሊበላ, antzinean Roha) monasterio-hiria da, Etiopiako bihotzean kokatua 2700 metroko garaieran, Amhara eskualdean. Bere izena Gebre Mesqel Lalibela erregearen ohorez da (1172-1212), kristautu ondoren hainbat eliza eta monasterio eraikiarazi eta Etiopiako Eliza Ortodoxoak kanonizatu baitzuen.

Lalibela
giza kokalekua
Administrazioa
Herrialdea Etiopia
ProbintziaAmhara
Izen ofizialaላሊበላ
Geografia
Koordenatuak12°02′08″N 39°02′46″E / 12.035561°N 39.046203°E / 12.035561; 39.046203
Map
Altuera2500
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00
Arrokan industutako elizak, Lalibela1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Bet Giorgis eliza

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii
Erreferentzia 18
Kokalekua  Etiopia
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 12°01′N 39°02′E / 12.017°N 39.033°E / 12.017; 39.033
Izen ematea 1978 (II. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Etiopiako kristauen hiri santua da, mundu osoan ezaguna haitzean industutako Erdi Aroko hamaika elizak direla-eta. Ezagunena Bete Giorgis (San Jurgi) eliza da.

Herria Gizateriaren Ondare izendatu zuten 1978an.

Etiopiako Jerusalem aldatu

Etiopia 330. urtea inguru kristautu zen, Arabiako gizatalde judu-kristauen fedea etxekotuz. Lalibela "Etiopiako Jerusalem" bihurtu zen, Etiopiako kristauen hiri santua.

Hamaika elizen eraikuntza, haitzean zulatuak inolako zur edo morterorik gabe, XII. mendean hasi zen. Gadla erregeak hartu zuen erabakia, Saladin agintari musulmanak Jerusalem bereganatu ondoren, Bigarren Jersualem egiteko asmoz.

Elizek "Bet" (etxe) izena hartzen dute. Bi multzotan ageri dira, Yordanos ubideak banatuak, Jordan ibaia irudikatzen duena. Tokiaren antolaketa eta topografia Lur Santuaren irudikapen sinbolikoa jarraituz bururatua dago.

 
Bete Giorgis (San Jurgi) eliza

Ubidearen iparraldean:

  • Bet Medhame Alem - Munduaren Berreroslearen Etxea, handiena eta garaiena, Aksumgo Santa Maria Siongoaren elizaren antzera eraikia (V. mendean eraikia eta XV.ean suntsitua.)
  • Bet Maryam - Mariaren Etxea, freskoz apaindua dagoen bakarra. Bet Meskel eremita leizeetara lotua dago.
  • Bet Danaghel - Birjina Martirien Etxea.
  • Bet Debre Sina, baita ere Bet Mika'el - Sinai Mendiaren Etxea.
  • Bet Golgotha - Gologota Etxea, emakumeei debekatua.
  • Bet Giorgis - San Jurgiren Etxea, elezaharraren arabera santuak berak eraikuntza-lanak zuzendua. Greziar gurutzeko itxura argien duena da.
  • Sellassié kapera - Hirutasunaren Kapera, Etiopiako Enperadorea soilik sar zitekeena. Bertan dago Adamen hilobia, Lalibelako fundatzailea lurperatuta dagoen tokia eta, elezaharraren arabera, Jesukristoren hilobiaren itxurakoa.

Hegoaldean:

  • Bet Amanuel - Emanuelen Eliza.
  • Bet Merkorios - San Merkurioren Eliza.
  • Bet Abba Libanos - Abba Libanosen Etxea.
  • Bet Gabrie-Rufa'el - Goiangeruen Etxea.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu