Lalande 21185 edo Gliese 411 Hartz Handia konstelazioan dagoen nano gorri bat da, Eguzki-sistematik 8,31 argi-urtera kokatua. Nahiz eta erlatiboki hurbil egon, bere itxurazko magnitudea 7koa besterik ez da, eta, ondorioz, ezin da begi hutsez ikusi. Hala ere, teleskopio txiki baten laguntzaz ikus daiteke.

Lalande 21185

Lalande 21185 Ursa Major konstelazioan.
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa J2000.0
Konstelazioa Ursa Major
Igoera zuzena 11h 03m 20.19400s
Deklinazioa +35° 58′ 11.5682″
Itxurazko magnitudea (V)7.520
Ezaugarriak
Mota espektralaM2V
Itxurazko magnitudea (B)8.960 ± 0.007
Itxurazko magnitudea (V)7.520 ± 0.009
Itxurazko magnitudea (R)~6.6
Itxurazko magnitudea (I)~5.8
Itxurazko magnitudea (J)4.203 ±0.242
Itxurazko magnitudea (H)3.640 ±0.202
Itxurazko magnitudea (K)3.254 ±0.306
U−B kolore indizea+1.074
B−V kolore indizea+1.444
Aldakor motaBY
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)–85.6 ± 1.0 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: –580.27 mas/u
Dec.: –4765.85 mas/u
Paralajea (π)392.64 ± 0.67 mas
Distantzia8,31 ± 0,01 au
(2,547 ± 0,004 pc)
Magnitude absolutua (MV)10.48
Zehaztasunak
Masa0.46 M
Erradioa0.393 ± 0.008 R
Argitasuna0.025 L
Gainazaleko grabitatea (log g)4.90
Tenperatura3,828 K
Metaltasuna [Fe/H]–0.20 dex
Biratze abiadura (v sin i)58 km/s
Adina5–10 Gu
Beste izendapenak
BD+36 2147, G 119-052, Gliese 411, HD 95735, HIP 54035, LFT 756, LHS 37, LTT 12960, MCC 594, PLX 2576, SAO 62377, NLTT 26105, NSV 18593, IRAS 11005+3615.
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Historia

aldatu

Lalande 21185en koordenatuak 1801ean argitaratu zituen Jérôme Lalande-k, Pariseko Behatokian lan egiten zuen astronomo frantziar batek, Histoire Céleste Française izar-katalogoan. Izar hau gaur egun Lalanderen sailkapenaren arabera izendatzen den izar gutxietako bat da.

Ezaugarri fisikoak

aldatu

Lalande 21185 nano gorri arrunt bat da, Eguzkiaren masaren %46 daukana eta hau baino hotzagoa dena, bere gainazaleko tenperatura 3.828 K-ekoa izanik. Oso argitasun urrikoa da, 10,48ko magnitude absolutua izanik eta bere energia gehiena espektro infragorrian igortzen duelarik.

BY Draconis motako izar aldakorra da, Izar Aldakorren Katalogo Generalaren arabera. Lalande 21185ek X izpiak ere igortzen ditu.

Planeta-sistema posiblea

aldatu

1930 eta 1980 urteen artean argazki-plakei egindako analisi astrometrikoek izar honen inguruan bi gasezko erraldoi egon daitezkeela adierazten dute. Hala ere, gerora egindako abiadura erradialaren neurketek ez dute hau baieztu.

Lehenengo planeta hipotetikoa, Lalande 21185 b, izarrarengandik 2,2 UAra egongo litzateke, eta bere gutxieneko masa 0,9 MJ-koa izango litzateke. Bigarrena, Lalande 21185 c, 11 UAra egongo litzateke eta 1,6 MJ izango lituzke.

Kanpo estekak

aldatu