Gliese katalogoa

Wikimediako zerrenda artikulua
Gliese-Jahreiss catalogue» orritik birbideratua)

Gliese katalogoa Wilhelm Gliesek (eta ondoren, baita ere H. Jahreissek) 1957an, 1969an eta 1993an bildutako hurbileko izarren hiru katalogoetako edozeinen ohiko izena da. Katalogoko sarrerak GI edo GJrekin hasten dira. Gliese katalogoa Eguzki-sistematik 25 parsec edo 81,5 argi urte baino gutxiagora dauden izarrak biltzen saiatzen da. Honela, 0,0390 edo gehiagoko paralaje trigonometrikoa duten izar guztiak agertzen dira, fotometria edo beste metodo batzuen bidez izarra askoz distantzia handiagora dagoela argi egon arren.

1.0 eta 965.0 arteko zenbakiak bigarren ediziokoak dira, Catalogue of Nearby Stars (1969). Hauen barnean, zenbaki osoek lehen edizioan agertzen ziren izarrak ordezkatzen dituzte, banatzaile dezimala zutenak izar berriak bigarren edizioan sartzeko erabili ziren bitartean jatorrizko ordena hautsi gabe. 9001 eta 9850 arteko zenbakiak 1970eko Extension of the Gliese Cataloguekoak dira. 1000 eta 1294 arteko zenbakiak, 2001 eta 2159 artekoak bezala, Nearby Star Data Published 1969-1978 gehigarrikoak dira. 1000 eta 1294 arteko sarrerak gertuko izarrenak diren bitartean, 2001 eta 2159 artekoak "ustez" gertuko izarrenak dira. 3001 eta 4388 arteko zenbakiak Preliminary Version of the Third Catalogue of Nearby Starsekoak dira (1991). Katalogoaren bertsio hau hasierakoa deitua izan zen arren, oraindik erabiltzen da. Bertsio horretan agertzen ziren 3803 izarretatik gehienek jada bazuten GJ zenbakia, baina bazeuden baita ere 1388 oraindik zenbakirik gabe. Azken hauek izendatzeko beharrak 3001 eta 4388 arteko numerazioa ekarri zuen ondorio bezala.

Euren Gliese zenbakiagatik ezagutzen diren izarren adibide nabarmenak aldatu

Eguzki-sistematik gertuko izar askok ez dute Bayer izendapenik, ezta Flamsteed izendapenik ere, arruntki Gliese Katalogoko euren zenbakiagatik ezagutzen direlarik. Jarraian ikus daitekeen taulan, arrazoi bat edo beste bat dela, interes gehien pizten dutenetako batzuk agertzen dira.

Izarra Izen alternatiboa Konstelazioa Distantzia
(Argi urte)
Ezaugarri nabarmengarria
Gliese 229 HD 42851 Lepus 18,8 nano gorri eta nano marroi batek osatutako sistema bitarra
Gliese 317 LHS 2037 Pyxis 29,9 nano gorria exoplaneta berretsi batekin eta balizko bigarren planeta batekin
Gliese 436 LHS 310 Leo 33,4 Nano gorria, hau ere baieztatutako exoplaneta batekin eta baieztatzeko dagoen bigarren batekin
Gliese 570 HR 5568 Libra 19,2 nano laranja batek, bi nano gorrik eta nano marroi batek osatutako sistema.
Gliese 644 Wolf 630 Ofiuchus 18,7 Izar sistema boskoitza. Kide guztiak nano gorriak dira.
Gliese 710 HD 168442 Serpens 63,0 Etorkizunean Eguzki-sisteman grabitate perturbaziorik handiena eragingo duen izarra.
Gliese 777 HD 190360 Cygnus 51,8 Izar nagusiaren inguruan orbitatzen ari diren bi exoplaneta dituen izar bitarra.
Gliese 842.2 HIP 108467 Cepheus 68,0 Nano gorri bat masa handiko disko zirkumestelar batez inguratua.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu