Gasezko erraldoi
Gasezko erraldoi gasez egindako planetei deitzen zaie, nahiz eta beraien nukleoa izotzezkoa edo harrizkoa izan. Mota horretakoak dira, Eguzki-sisteman, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Azken bi horietan, gas gehiena izoztuta dago, horregatik izotzezko erraldoiak deritze.

Ezaugarriak aldatu
Gasezko erraldoien atmosferak batez ere hidrogenoz eta helioz osatuta daude. Metano arrastoak ere badira Uranoren eta Neptunoren atmosferetan, planeta hauen kolore urdinaren arrazoia.
Osagaia | Jupiter | Saturno | Urano | Neptuno | Lurra |
---|---|---|---|---|---|
Hidrogenoa (H2) | 87 % | 93 % | 83 % | 80 % | 0,000055% |
Helioa (He) | 13 % | 5 % | 15 % | 19 % | 0,000524% |
Metanoa (CH4) | 0,1 % | 0,2 % | 2,3 % | 1,5 % | 0,0001745 |