Esneki zuri-orrizabal

Lactarius vellereus» orritik birbideratua)

Esneki zuri-orrizabala (Lactarius vellereus) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, bere zapore oso minagatik, hala ere, gosete garaietan, haragi gorrien hornigai gisa erabili izan da, denbora luzez plantxan berotu eta latexa neutralizatu ondoren.

Esneki zuri-orrizabala
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius vellereus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lactarius vellereus, goitik eta behetik ikusita.

Deskribapena aldatu

Kapela: 8 eta 20 cm arteko diametrokoa, ganbila, hasieran ertzak biribilkatuta, baina laster hondoratua inbutu forman; zuria eta zahartuaz okrez zikintzen joaten da. Azal belusatua, feltrozkoa, baina ile luze agerikorik gabe.

Orriak: Nahiko lodiak, baina zabal Lactarius piperatus delakoarekin alderatzen badugu, hasieran zuriak isla urdinxkekin; gero krema kolorera pasatzen dira.

Hanka: Belusatua, lodia eta motza, oinarrian mehetua; zuria edo kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Lodia, trinkoa, gogorra, zuria, airea ukitzean krema-hori bihurtzeko joera du, zerbait arrexka batez ere oinean. Zapore garratza eta usain ahula baina desatsegina.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Vellereus epitetoa latinetik dator eta belusatua esan nahi du. Kapelaren itxuragatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri oso kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Beste Lactarius zuri batzuekin. Lactarius piperatus eta Lactarius controversus bezalakoekin. Deskribatutako espezieak neurri handiko kapela du ezaugarri, azal bilotsua, kolore zuria, orriak zabal, eta oin sendo eta motza. Russula delica espeziarekin ere bai, honek ez du latexik.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean hostozabalen basoetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Britania Handia, Europa.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 506 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 410 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 373 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 94 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu