Esnehorikor arrunt

Lactarius chrysorrheus» orritik birbideratua)

Esnehorikor arrunta (Lactarius chrysorrheus) lactarius generoko onddo bat da.[1] Lactarius chrysorrheus delakoaren latex-a berehala hori bihurtzearen berezitasunak espezie hau erraz identifikatzea eragiten du. Oso zapore mina du, honek jateko balioa kentzen dio.

Esnehorikor arrunta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius chrysorrheus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel laua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, ganbila hasieran, gero laua, lehorra. Hori-gorrixka kolorekoa, irregularki zikindua, ertzerantz zonatua kolore ilunagoarekin.

Orriak: Dekurrenteak, estu, orritxo dezentekin, krema-zuriak, gero laranja-haragi kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, betea, gero hutsa; zuria, laranja-haragi koloreko ñabardurekin, fosetarik edo hutsunerik gabe, leuna, zahartzean kapelaren kolorekoa.

Haragia: Trinkoa, zuria, aireak ukitzean horixka kolorea hartzen du, usaingabea, mingarratza. TL4 erreaktiboarekin kolore urdin bizia hartuz erreakzionatzen du. Latex zuria, ugaria, oso pikantea, hori-sufrera pasatzen da azkar.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa, "lac", "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Chrysorrheus epitetoa grekotik dator "krysos" hitzetik, urrea esan nahi du, eta "rheo" hitzetik, isuri esan nahi du. Latex zuriak, horira jotzen duen jariakinagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria, oso mingarratza delako.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Lactarius scrobiculatus delakoarekin, eskualde menditsuetako koniferetan agertzen dena, honen latex-a ere horixka bihurtzen da eta kapela hori zurbilekoa du, baina oina fosetaz hornitua du. Lactarius deliciosus espeziarekin, kapela gainetik ikusita antzekoa izan daiteke, baina latex-aren koloreak berehala bereizten du. Lactarius decipiens delakoaren antza ere badu.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Oso ohikoa udan eta udazkenean, arte, haritz eta gaztainondo basoetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ohikoa da iparraldeko eremu epeletan. Europa, Ipar Amerika, Afrikako iparraldea.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 522 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 377 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 92 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 146 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu