Lactarius decipiens Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso zapore mikatza du. Esteetako gaitz larriak eragin ditzake.

Lactarius decipiens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius decipiens
Quél., 1885

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 cm-ra arteko diametrokoa, sarritan erdian papila batekin. Ertza biribildua, gero inkurbatua, batzuetan pixka bat ildaskatua. Azala itsatsia, higrofanoa, matea, pruinaduna, pikortsua, zopatuta dagoenean kolore arre-gorrixkakoa, lehortzean okre-arrosakara.

Orriak: Estu, desberdinak, oso gutxitan urkilatuak, koska batez dekurrenteak, krema koloretik okre arrosakara doazenak, kaltetutako lekuetan arre gorrixkaz zikinduta. Kolore bereko ertz osoa. Zuri-krema koloreko espora jalkina.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 7 cm arteko garaierakoa eta 1,5 cm arteko lodierakoa, zilindriko samarra, konprimitua, konkorduna, laster barnehutsa, goialdean orrien gainbeherak eragindako zainekin, kapelaren kolore berekoa, goialdean arrosa koloreko pruinaz estalita. Azkotan beste ale batzuekin bat eginda.

Haragia: Es oso lodia, krema-arrexka kolorekoa, ilunagoa oinean, pelagornio usaina (geranioa), eta akre zaporekoa eta mikatz samarra. Esne gutxi du, serosa, zuria, krema horixka kolorekoa orrien gainean lehortzean, baina isolatuta sufre kolore horira pasatzen da bi minutu baino gutxiagoan.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Decipiens epitetoa latinetik dator, engainagarria, enbusteroa esan nahi duen "decipiens" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Lactarius chrysorrheus delakoarekin, honen latexak orrietan dagoenean hori-urre kolorera jotzen du, handiagoa da eta zapore mingotsa du. Lactarius quietus espeziearekin ere bai, honek zimitzaren usain desatsegina du eta latexa airearekin gorritu egiten da. Antzeko beste Lactarius batzuk: hepaticus, lacunarum.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen azpian eta baso mistoen azpian.[3]

Banaketa eremua aldatu

Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 560 or. ISBN 84-87997-86-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 220 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu