Labriteko aldapa Iruñeko Bigarren Zabalgunea eta Iruñeko Alde Zaharraren arteko muga adierazten duen kale edo etorbide luze bat da. Estafeta kalea eta Amaia kaleak bat egiten duten gunean hasi (Telefonicako bihurgunea) eta maldan behera jaitsiz Arga ibaia zeharkatzen duen Txantreako zubian barna Txantrea auzoaren sarreraino luzatzen da.


Labriteko aldapa
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria
Map

Kale edo etorbide honek izena Katalina I.a Nafarroakoaren senarra izan zen Joanes Albretekoari zor dio, biak ere Nafarroako Erresumak Nafarroa Garaian izan zituen azken errege-erreginak izan ziren.

Kale honetan XX. mendean erautsitako antzinako Iruñeko harresien hondakinak nabar,entzen dira, bestalde bertan Labrit pilotalekua eta Iruñeko zezen plaza daude, azken honetan Ernest Hemingway idazle ospetsuaren irudi bat ikusgai dagoelarik.

Ondarea aldatu

Azpiegiturak eta garraioa aldatu

Labriteko jaiotsieran Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako linea hauek zerbitzua ematen dute:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
  Labriteko Aldapa - Noain - Beriain Zaharra Gauez 60´
  Labriteko Aldapa - Uharte Gauez 30´
  Sarasateko Pasealekua - Nafarroa Beherea etorbidea Gauez 15´- 30´
  Labriteko Aldapa - Mutiloa Gauez Bi bidai

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea