Laborari (aldizkaria)

Laborari (2001 arte Laborari-Lo Paisan) Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatuko aldizkaria da.

Laborari
MotaELB sindikatuaren agerkaria.
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1982ko azaroaren 27an
Hizkuntzaeuskara (%20-30), frantsesa.
Argitaratze lekuaDonibane Garazi
FormatuaA4, 32 x 23
ArgitaletxeaELB
Banaketa
Ekoizpen osoa1000
Banatze-eremuaIpar Euskal Herria
Maiztasunaastekaria
Salneurria40 euro (urteko harpidetza)[1]
Historia
Ideologialaborantza iraunkorraren aldekoa.
ErredaktoreakELBko kideak

HistoriaAldatu

ELB laborantza arloko sindikatuaren sorrerarekin batera hasi zen ateratzen, 1982ko urrian. Lehen lau zenbakietatik 50.000 ale atera ziren eta dohainik izan ziren eta lehen kideen bazkidetzak erabiltzeaz gain zenbait militantek diru-kopuru handiagoak ezarri zituzten atera ahal izateko[2]. Hasieran hilabetekaria izan zen; 1983an 11 zenbaki atera ziren eta ale kopurua aldakorra zen: urte horretako urtarrilekoa 11.000 aletan argitaratu zen, Laborantza Ganberarako hauteskundeen harira. Denbora laburraz bihilabetekaria izan eta gero berriro hilabetekari bihurtu zen, 1984ko ekainetik 1985eko uztailera; zuri-beltzezko 10 orrialdeko aldizkaria zen.

1988an hilabetekaria zen eta 600 harpidedun zituen; 1998an 1.000 bat ale ateratzen ziren eta astekaria zen[3].

2010eko apirilaren 22an ateratako zenbakia 891.a da[4].

EzaugarriakAldatu

Hastapenean izena elebiduna zen, Laborari-Lo Païsan; paisan[5] hitzak "laborari" esan nahi du okzitanieraz; Ipar Euskal Herriko nekazaritza eremu batzuetan (Agaramont aldea...) hizkuntza hau ere hitz egiteaz gain, lehen aleetan Mensuel d’information des paysans basques et béarnais ("Euskal Herriko eta Bearnoko laborarien informazio-hilabetekaria") zekarren mantxetan. Gero Hebdomadaire d’informations des paysans du Pays basque ("Euskal Herriko laborarien informazio-astekaria") idaztera pasatu zen. Lo Païsan karaktere txikiagoez agertzen hasi zen 1992ko otsailean eta 2001ean desagertu egin zen.

3. zenbakia (1983ko urtarrilekoa) bi ediziotan agertu zen: Pays Basque eta Béarn. Geroago bakarra zen edizioak éd. Pays Basque idatzita izan zuen 1993 arte.

Aldizkaria gehienbat frantsesez da eta euskaraz %20tik heren batera izaten da.

Zenbaki bakoitzak artikulu nagusi bat du eta harpideez gain gaiaren arabera horrekin lotura berezia dutenei banatzen zaie. Helburuen artean FDSEArena den Le Sillon astekariak (11.000 zenbaki, haietatik 5.000 Ipar Euskal Herrian) laborarien artean zabaltzen duen ildoari aurre egitea dago[6][7].

BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Laguntza harpidetzak 54 euro balio zuen. Ikus aldizkariari buruzko informazioa Xiberoa Ici et ailleurs blogean.
  2. Martine Sistiague, ELB. Ipar Euskal Herriko laborarien oihartzuna, 73.or.
  3. Op. cit., 165.or.
  4. Informazioa Pays Basque Infon.
  5. Okzitaniera arautuan paisan idazten da.
  6. Op. cit., 89-91.or.
  7. Adibide gisa 747.a piper eztiari dedikatuta dago.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu