Eduardo Gómez Manzano

Eduardo Gómez Manzano (Madril, 1951ko uztailaren 27a - ib., 2019ko uztailaren 28a) espainiar telebista, zinema eta antzerkiko komedia aktore bat izan zen. Espainia mailan ezaguna zen, baita Hego Euskal Herrian ere, nagusiki Aquí no hay quien viva, La que se avecina eta Gym Tony umorezko telesailetan antzezteagatik.

Eduardo Gómez Manzano

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEduardo Gómez Manzano
JaiotzaMadril1951ko uztailaren 27a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril2019ko uztailaren 28a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: laringeko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta telebista-aktorea

IMDB: nm0351053 Allocine: 49724 Allmovie: p268216 TCM: 977166 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

1990eko hamarkadaren hasieran ekin zion bere aktore ibilbideari, aurrez lanbide ugaritan ibilia izan baitzen, tartean tabernako zerbitzari, etxez-etxeko entziklopedia saltzaile, merkatal-gunetako saltzaile eta igeltsero.

Gehienetan fisiko meharra eta izaera beretsuko pertsonaia antzeztu ohi zuen, lotsagabea, patxadatsua, bizitzari buruzko esaera filosofiko eta sakonak esatearen zalea, baina baita burutapen eroskoak eta bere interesako helburuak lortzeko ia gehienetan porrot egiten zuten plan bihurriak antolatu eta burutzen zituena ere.

Filmografia

aldatu

Zinema

aldatu

Telebista

aldatu
Pertsonaia nagusiak
Noizbehinkako pertsonaiak
Telebista saioak

Antzerkia

aldatu

Kanpo loturak

aldatu