Léon Gambetta
Léon Gambetta (Cahors, Frantzia, 1838ko apirilaren 2a - Sèvres, Frantzia, 1882ko abenduaren 31) politikaria izan zen. Hiru izan ziren Gambettak Frantziako politikari egindako ekarpen nagusiak: errepublika demokratiko moderatuaren alde azaldu zen, alderdi demokratiko bat sortu zuen, eta errepublika parlamentarioa indarrean ezartzen lagundu zuen.
Léon Gambetta | |||||
---|---|---|---|---|---|
1881eko azaroaren 14a - 1882ko urtarrilaren 30a ← Jules Ferry - Charles de Freycinet →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Cahors, 1838ko apirilaren 2a | ||||
Herrialdea | Sardiniako Erresuma Frantzia (1859 - | ||||
Heriotza | Ville-d'Avray, 1882ko abenduaren 31 (44 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Parisko Panteoia Cimetière du Château (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia | ||||
Familia | |||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||
Lantokia(k) | Paris | ||||
Kidetza | Hellenic Philological Society of Constantinople (en) | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Republican Union (en) | ||||
1870ean Napoleon III.a enperadoreak egindako Konstituzioaren aurka jarri zen. Inperioak porrot egin zuenean antolatu zen behin-behineko gobernuko barne-arazoetako ministro izan zen. Prusiaren kontrako gerran (1870), Tours eta Paris setiatu zutenen kontra borrokatzeko indar handiko gudarostea antolatu zuen. 1871n dimisioa aurkeztu zuen, eta Donostiara alde egin zuen, nahiago baitzuen borrokan segitu Bismarckek ezarritako baldintzak onartu baino. Frantziara itzuli zenean, Thiersen gobernuari lagundu zion.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Gambetta |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.