Kortsario

nabigatzaile bat, Gobernu batek etsai dituen herrialdeei erasotzeko baimena eman diona
Korsario» orritik birbideratua)

Kortsarioa gobernu baten baimena duen itsas-lapur edo pirata da. XVI. eta XIX. mendeen artean Europako herrialde askok "erreplesalia gutunak" (kortso agiriak) banatu zizkieten beren kapitainei, zeinetan herrialde etsaien merkatari ontziei eraso egiteko eta bertako zama lapurtzeko oniritzia ulertzen zen.

Robert Surcouf buru zuen La Confiance ontzi kortsarioa (18 kanoi eta 190 gizon) Kent (40 kanoi et 437 gizon) abordatzen.

Mediterraneo itsasoan itsasgizon berbereak nabarmendu ziren egiteko horretan eta ingelesak eta holandarrak Atlantikoan. Frantziako eta Espainiako koroek, adibidez, korso agiri ugari eman zuten Ipar eta Hego Euskal Herriko itsasontzien artean. Ipar Euskal Herriko kortsarioak izan ziren, euskaldunen arteko ospetsuenak XVII. mendearen bukaeratik XIX. mendearen hasiera arte (Hendaia, Ziburu, Donibane Lohizune eta Baionako portuetako ontziak).

Etimologia aldatu

Kortsario hitza italierazko corsaro hitzetik dator, eta hau latinezko cursus hitzetik[1]

Kortsario europarrak aldatu

Frantziak lehendabizi, baina gero Espainiak, Ingalaterrak eta herrialde europar askok kortsariotza bultzatu zuten XIV. mendetik XIX. mendera arte. Ameriketara ere bidali zituzten kortsario asko, batik bat Karibera.

Kortsario berbereak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Pirata berbere»

Herrialde berbereak kristauen aurkako kortsarioen gotorlekua izan ziren Errege-erregina Katolikoek moriskoak bidali zituztenetik. Mendekuaz gain, hala nolako baimen erlijiosoa zuten kortsoan aritzeko, 1786, Thomas Jeffersoni eta John Adamsi, Sidi Haji Abdul Rahman Adja, Tripoliko enbaxadoreak Ingalaterran emandako erantzunaren arabera:

« gure eskubideak eta eginbeharra profetaren menpe bizi ez diren nazioei inon erasotzea da, eta gatibuak hartzea »


Kortsario berbereen lehen negozioa gatibuak hartzea zen, bai itsasoan bai eta kostaldeko herriei oldartuz. Espainiako eta Italiako hegoaldeko kostak hustu ziren hauen eraginez. Mamelukoen eta Otomandar Inperioren babesarekin kortsario berbereak Mediterraneoko zartaila izan ziren 1830an Frantziak Aljer konkistatu zuen arte.

Kortsario ospetsuak aldatu

Euskal kortsarioak aldatu

 
Donibandar kortsarioei eskainitako oroitarria, Donibane Lohizunen.

Gurean ere horrelako bizimodua hautatu dutenak izan dira:

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Corsaire Dictionnaire de l'Académie Française (9e édition en ligne)

Kanpo estekak aldatu

  • Lapurdiko kortsarioak, urrea eta odola Ikasbil.net
  • Emakumeak eta itsasoa erakusketa. Untzi Museoa, Donostia, 2016. Testuak: Olga Macías / Ilustrazioak: Elena Odriozola.
  • Joseba Aurkenerena: Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak. [1]
  • Joseba Aurkenerena: Euskal itsasgizon, pirata eta kortsarioen zerrenda laburra. [2]