Koro Garmendia

euskal politikari eta ikertzailea

Koro Garmendia Galbete (Donostia, Gipuzkoa, 1957) euskal herritar politikaria da. Filosofia eta Letretan Lizentziatua eta institutuko irakasle, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen 1986-1989 legegintzaldian, Euskadiko Ezkerra alderdiarekin. Halaber, Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua izan zen 1989-1993 bitartean. Euskadiko Ezkerratik bereizitako Euskal Ezkerra alderdian sartu zen. Erakundea desegin zenean, EAJ alderdira sartu eta horrekin Eusko Jaurlaritzako Turismoko sailburuordea izan zen. 1995-2003 urte bitartean Donostiako Udaleko zinegotzia izan zen EAJ alderdiarekin.

Koro Garmendia

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 16a - 1993ko apirilaren 13a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1989ko azaroaren 14a - Máximo Goikoetxea Ferreiro
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKoro Garmendia Galbete
JaiotzaDonostia, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, katedraduna eta ikertzailea
Lantokia(k)Donostia eta Gasteiz
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Euskal Ezkerra
Euskadiko Ezkerra

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koro Garmendia