Kontxako baranda

Donostiako ikurretako bat

Kontxako baranda Donostiako ikur ezagun bat, diseinu industrialeko lan bat, baranda artistiko eta funtzional bat, 1910an hasia Rafael Aldai udal arkitektoak Kontxako Pasealekuaren gainerako elementuak diseinatzearekin batera (pasealekuko kalea bera, erlojuak, hondartzarako sarbideak, kale-argi ikusgarriak)[1].

Kontxako baranda
Fabrikazioa
DiseinatzaileaJuan Rafael Aldai Lasarte
Kostua5.700 ₧
Historia
Sorrera1910
Kokapena
Honen parteKontxa pasealekua
Koordenatuak43°18′58″N 1°59′17″W / 43.31606513°N 1.98794742°W / 43.31606513; -1.98794742
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia

Historia

aldatu

Hasierako piezak Fundiciones Molinao enpresak egin zituen. Azken urteetan, Obras Especiales enpresa nafarrak (Obenasa, Iruñea) eta Mendia y Murua (Errenteria) delakoak egin dituzte konponketak, eta hortaz, pieza originalak berriekin ordezkatu izan dira[2]. Baranda zatiak ordezkatzen direnean, Donostiako Udalak saldu edo zozketatu izan ditu hiritarren artean[3]. Mendia y Murua enpresak 21. mendean barandaren diseinuan oinarritutako elementuak saltzen ditu, diseinua ez baitago patente batek babestua.

Diseinua

aldatu

Barandan errepikatzen diren elementuak, zuriz margotutako burdinan eginak, ia metro bat garai dira (965 milimetro) eta 76 cm zabal[2]. Badira bi puntu pasealekuan non desberdinak diren tarte pare bat dauden, eta bat alderantziz dagoena: barandako pasealekuko ibiltariei begira egon gabe, hondartzara begira dago[1].

Iruditegia

aldatu
 
Kontxako baranda eta badia.
 
Baranda gauez, garai bereko kaleargi ederrekin.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Kontxako baranda - Donostia Turismoa» www.sansebastianturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  2. a b (Gaztelaniaz) Joaquin. (2018-07-17). «La barandilla de La Concha de Donostia-San Sebastián, un patrimonio protegido.» AVPIOP (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  3. (Gaztelaniaz) «A la venta trozos de la barandilla de La Concha por 145 euros» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).

Kanpo estekak

aldatu