Kontxako Erlojuak
Donostiako Kontxako Badian dauden bi erloju ospetsu
Kontxako Erlojuak (izatez erloju bat eta barometro bat) Donostiako Kontxa pasealekuan dagoen hiriaren zutabe pare ikonikoa dira, kale-argi monumentalak, La Perla eraikina eta baranda bezala, pasealekua egin zeneko (1910-1916) garaiko lana, Rafael Aldai arkitektoaren lana[1].
Kontxako Erlojuak | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Juan Rafael Aldai Lasarte |
Historia | |
Sorrera | 1910 |
Kokapena | |
Honen parte | Kontxa pasealekua |
Koordenatuak | 43°19′01″N 1°59′12″W / 43.31691157°N 1.98668264°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Hasiera batean obelisko formako bi zutoin besterik ez ziren, baina gero erloju bat jarri zen ekialde edo ezkerrekoan (hiritik begiratuta) eta barometro bat mendebalde edo eskuinekoan. Bakoitzaren gainean haize-orratz bana ere badago[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Kontxako pasealekua - Cristina Enea Fundazioa» www.cristinaenea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los relojes de La Concha, en el cupón de la ONCE del sorteo del 23 de septiembre» El Diario Vasco 2019-09-16 (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).