Konferentzia udarea

Konferentzia udarea[1] edo Konferentzia madaria[1] udare barietate bat da.

Konferentzia udarea
Pyrus communis 'Conference'.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaPyrus
EspezieaPyrus communis
Kultibarra Pyrus communis ‘Conference’
[[|]]

Bizkaiko eskualde batzuetan —Durangaldean, adibidez— makatz ere esaten diote udare mota honi, nahiz eta makatz hitzaren ohiko esanahia «fruta-arbola txertatu gabea»[2] den.

HistoriaAldatu

Europako madariondoaren (Pyrus communis) udazken kultibarra da (landatutako barietatea). Udare barietate hau Thomas Francis Riversek garatu zuen Sawbridgeworthen (Britainia Handia), 1884 urtean, Léon Leclerc kultibarraren ausazko ereintza batetik.[3] Izena 1885ean Londresen egin zen British Pear Conference-en lehen saria irabaztean eman zitzaion.[4]

DeskribapenaAldatu

 
Savoiako konferentzia madaria.

Neurri ertainekoa, lepo luzekoa, freskuan jateko egokia.[5] Frutaren azala lodia da, orlegi-marroi kolorekoa, eta hori zurbila heldutakoan. Mamia zuria da, eta heltzean hori zurbila bihurtzen da. Testura oso fina eta biguna da, eta zaporea gozoa da.[6]

Laborantza eta ekoizpenaAldatu

Konferentzia madaria baldintza askotara egokitzen da eta Europan asko ekoizten da: Loira, Ipar Pikardia, Savoia, Hegoaldeko Alpe txikiak, Erresuma Batua, Holanda, Belgika, Espainia, Italia...[4]

Ekoizpena Williams udareak bezalako barietate polinizatzaileen presentziarekin hobetzen da. Fruitu bereziki erresistentea da, batez ere ubelduraren aurrean. Konferentzia udareak urtarrilera arte jan daitezke, hozkailuan edo aterpean aireztatuta.

Savoian[7] eta Rincon de Soton[8] (Errioxa) ekoiztutako barietateek jatorri denominazioa dute 1996tik eta 2002tik, hurrenez hurren.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Euskalterm
  2. «makatz». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-05-19)
  3. «Conference Peer» web.archive.org 2016-01-14 (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
  4. a b Shields, Pamela.. (2013). Hertfordshire A to Z.. The History Press ISBN 978-0-7509-5320-7. PMC 856868691. (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
  5. Handbook of Fruits and Fruit Processing, sec. (2., Auflage. argitaraldia) John Wiley & Sons 2012 ISBN 978-1-118-35263-2. PMC 899173778. (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
  6. Healing foods : eat your way to a healthier life. (1st American ed. argitaraldia) DK Publishing 2013 ISBN 978-1-4654-1631-5. PMC 843880905. (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
  7. «Poires de Savoie, fruits agréés Savoie Mont Blanc Tourisme - Marque Savoie» www.marque-savoie.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
  8. «Website Oficial DOP Peras de Rincón de Soto» www.perasderincondesoto.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).