Konferentzia madaria

Konferentzia madaria[1] udare barietate bat da. Bizkaiko eskualde batzuetan Durangaldean adibidez, makatza moduan ezagutzen da udare mota hau.

Konferentzia madaria
Pyrus communis 'Conference'.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaPyrus
EspezieaPyrus communis
Kultibarra Pyrus communis ‘Conference’
[[|]]

HistoriaAldatu

Europako madariondoaren (Pyrus communis) udazken kultibarra da (landatutako barietatea). Udare barietate hau Thomas Francis Riversek garatu zuen Sawbridgeworthen (Britainia Handia), 1884 urtean, Léon Leclerc kultibarraren ausazko ereintza batetik.[2] Izena 1885ean Londresen egin zen British Pear Conference-en lehen saria irabaztean eman zitzaion.[3]

DeskribapenaAldatu

 
Savoiako konferentzia madaria.

Neurri ertainekoa, lepo luzekoa, freskuan jateko egokia.[4] Frutaren azala lodia da, orlegi-marroi kolorekoa, eta hori zurbila heldutakoan. Mamia zuria da, eta heltzean hori zurbila bihurtzen da. Testura oso fina eta biguna da, eta zaporea gozoa da.[5]

Laborantza eta ekoizpenaAldatu

Konferentzia madaria baldintza askotara egokitzen da eta Europan asko ekoizten da: Loira, Ipar Pikardia, Savoia, Hegoaldeko Alpe txikiak, Erresuma Batua, Holanda, Belgika, Espainia, Italia...[3]

Ekoizpena Williams udareak bezalako barietate polinizatzaileen presentziarekin hobetzen da. Fruitu bereziki erresistentea da, batez ere ubelduraren aurrean. Konferentzia udareak urtarrilera arte jan daitezke, hozkailuan edo aterpean aireztatuta.

Savoian[6] eta Rincon de Soton[7] (Errioxa) ekoiztutako barietateek jatorri denominazioa dute 1996tik eta 2002tik, hurrenez hurren.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuen Hiztegia] [2009]
  2. «Conference Peer» web.archive.org 2016-01-14 . Noiz kontsultatua: 2020-01-31.
  3. a b Shields, Pamela.. (2013). Hertfordshire A to Z.. The History Press ISBN 978-0-7509-5320-7 PMC 856868691 . Noiz kontsultatua: 2020-01-31.
  4. Handbook of Fruits and Fruit Processing, sec. (2., Auflage. argitaraldia) John Wiley & Sons 2012 ISBN 978-1-118-35263-2 PMC 899173778 . Noiz kontsultatua: 2020-01-31.
  5. Healing foods : eat your way to a healthier life. (1st American ed. argitaraldia) DK Publishing 2013 ISBN 978-1-4654-1631-5 PMC 843880905 . Noiz kontsultatua: 2020-01-31.
  6. «Poires de Savoie, fruits agréés Savoie Mont Blanc Tourisme - Marque Savoie» www.marque-savoie.com . Noiz kontsultatua: 2020-01-31.
  7. «Website Oficial DOP Peras de Rincón de Soto» www.perasderincondesoto.com . Noiz kontsultatua: 2020-01-31.