Komodoko dragoi
Komodoko dragoia (Varanus komodoensis) munduko muskerrik handiena da, 3 metro luze eta 80-140 kg izatera irits baitaiteke. Indonesiako Komodo, Rinka, Gillimontag eta Flores uharteetan bizi da.
Komodoko dragoi | |
---|---|
Iraute egoera | |
Invalid status (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Familia | Varanidae |
Generoa | Varanus |
Espeziea | Varanus komodoensis |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Kolorea | dark green (en) , gris eta beltz |
Elikadura iturri nagusia | haratustela |
Bizi itxaropena | 30 urte |
Luzera | 1,5 m |
Masa | 70 kg |
Entzumen frekuentzia | 400 hertz — 2.000 hertz |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
IUCNren Zerrenda Gorrian dago, eta gaur egun 4.000-5.000 dragoi inguru dira; hala ere, badirudi emeak 300 ale baino ez direla.
Itxura fisikoa
aldatuEskuarki, bizpahiru metro luze da eta 70 kg-ko pisua du. Hala ere, zoologikoetan 3,13 metrora eta 166 kg-ra irits daiteke, jandako janaria barne. Buztan indartsu eta gihartsua du, bere gorputza bezalakoa. Zerra formako 60 hortz ditu: maiz aldatzen ditu eta bakoitza 2,5 cm luze izaten da. Mingain luzea, horia eta bi zatitan banatua du.
Zentzuak
aldatuOrokorrean, entzumen eta ikusmen aldetik, ez dira oso zoliak. Gauez ere ez du ongi ikusten. Egunez koloreak ikusteko gai bada ere, geldirik dauden objektuak ikusteko zailtasuna du. Mingaina, usaintzeko, zaporeak detektatzeko eta estimuluak jasotzeko erabiltzen du. 4 eta 9,5 km arteko distantzian sarraskia antzemateko gai dira. Dastamen papila gutxi batzuk ditu eztarriaren atzealdean. Ezkata batzuk hezur batez errefortzaturik dauzka, eta haietan, ukimenaren zentzuaren funtzioa betetzen duten xafla sentsorial batzuk ditu, nerbio sistemari lotuak. Plaka horiuek, oro har, belarrietan, ezpainetan, kokotsean eta oinetan ditu. Hasiera batean, Komodoko dragoia gorra zela uste zen, baina Londreseko zoologikoko zaindari batek oihukatuz, espezimen bat bere ezkutalekutik ateratzen irakatsi ziola frogatu zuen.
Bizilekua
aldatuKomodoko dragoiak leku bero eta lehorrak gustuko ditu. Belardi altu eta zabaletan, sabanan eta baso tropikalen beheko zonaldeetan bizi ohi da. Hala ere, oso noizbehinka hondartzetan edota erreken ohantze lehorretan aurki daiteke. Gazteek, aldiz, zortzi hilabete bete arte, zuhaitz ugari dagoen lekuak nahiago dituzte.
Egunez bizi da eta bakartia da: jateko eta parekatzeko elkartzen dira soilik. Besteengandik babesteko metro eta hiru metro arteko gordelekuak sortzen ditu, bere atzapar ahaltsuei esker. Gordeleku horietan bizi denez, eta bere tamainari esker, gorputzaren beroa gauez mantentzeko gauza da: horrela, goizean eguzkiaren berotasuna jasotzeko beharra gutxiagotzen du.
Elikadura
aldatuKomodoko dragoiak haragijaleak dira. Sarraskia jaten dute normalean, baina batzuetan, animalia biziak ehizatzen dituzte. Ehiza isiltasunez egiten dute, animaliarengana hurbildu eta bizkor, haren lepo edo sabelaldera jauzi eginez. Harrapakinak usaimenaren bidez topa ditzake. Isatsaz joz, txerriak eta oreinak erorazazten ditu: baina harrapakinak oso handiak badira, sarritan hainbat dragoiren artean aritzen dira. Ehiza-arrakasta % 70ekoa izaten da da, eta ihes egitea lortzen duten animaliak, laster ala berandu, eragin dizkietan zauriengatik azkenean hil egiten dira. Haragi mokadu handiak jaditten uzte: horretarako, harrapakinari aurreko hankekin eusten dute eta mokadu handi bat ateratzen diote. Bere baraila erauzgarria eta sabel hedagarriari esker, ahuntzaren tamainako animaliak mokadu bakar batez jan ditzake: ahuntz bat jateko, 15-20 minutu baino ez du behar. Harrapakin mota horiek ito gabe jan ahal izateko, mingainaren azpian birikietara zuzenean konektaturiko hodi txiki bat daukate. Jan ondoren, eguzkipean egiten du lo, digestioa arintzeko: jarraian, ileak, adarrak, apatxak eta haginak botatzen ditu. Hilean behin janda nahikoa du.
Animalia txikiak ere jaten ditu: beste narrasti txikiak (Komodoko dragoi txikiak barne), hegaztiak, arratoiak, sugeak, arrainak, karramarroak, marraskiloak eta ugaztunak. Dragoi gazteek intsektuak, arraultzak eta ugaztun txikiak jaten dituzte.
Komodoko dragoiaren listua pozoitsua ote den oraindik eztabaidan dago. Hala ere, azken ikerketetan masailean hainbat sustantzia toxiko sortzeko glandulak aurkitu dituzte: horiek jariatzen duten likidoa haginkadarekin harrapakinaren odolera pasatzen omen da eta hipotermia, paralisia eta hodien tensioa jaistea sortzen omen ditu.
Beste batzuen arabera, narrasti sarraskijale hoerrk harrapakina hiltzeko behin hozka egiteaz aski du. Mingainak 82 bakterio mota ditu eta, hozka egitean, bakteriok septizemia kutsatzen dute.
Ernalkuntza
aldatu9-10 urte bitartean, sexualki helduak dira eta 50 urte arte bizi daitezke. Estalketak uztaila eta abuztuan izaten dira eta arraultzak irailean erruten dituzte. Uztailean dragoien arteko borrokak hasten dira: isatsaren laguntzaz, altxatu egiten dira eta kolpeak emanez aurkaria lurrean menperatua utzi arteko borroka egiten dute. Irabazi eta gero, emearengana joaten dira eta mingainaz ukitzen dute, harkor dagoen jakiteko. Emeak normalean ez dira harkorrak eta lehen harreman sexualak oso bortitzak izaten dira. Arrak sarritan emea geldiarazi egin behar du, haren atzaparren mendean ez erortzeko. Behin estalketa eginik, arrak egun batzuk geratzen dira emearekin, beste arren estalketak saihesteko. Emeak 37 cm-ko 20 arraultz errun ditzake eta 7-8 hilabetez zaintzen dituzte. Apiril aldean, kumeak kuskutik irteten dira; sasoi horretan, ingurua elikagai izango dituzten eltxoz beterik egoten da.
Bitxikeria moduan, dokumentatu da emeak denboraldi luzean arrik gabe aurkitzen badira, bakarrik erruteko ahalmena dutela. Hau da, ez dute arren beharrik ernaltzeko.
Bestelakoak
aldatuOso azkarra da, 20 km/h abiadura hartzeko gauza baita. Uretan trebea da eta, gainera, zutik jar daiteke, isatsa euskarritzat erabiliz.
Uhartean bizi den animaliarik handiena da. Gehienetan, 7 edo 10 dragoiko taldeak osatzen dituzte. Mosasaurioaren familiakoa da (duela 136 milioi urte bizi izan zen 17 metroko luzerako narrastia).
Tamaina dela eta, bizi diren ekosistemako haragijale gorenak dira, nagusiki usteltzen ari den hragiaz elikatzen dira baina, zenbaitetan, ugaztun nahiz hegaztiak ehizatzen dituzte. Urteetan zehar zirkulu zientifikoetan espezie horren harrapakaritza ekologia eztabaidagai izan da: eztabaida horren oinarria harrapakari gisan potentzialki aurkezten dituen ezaugarrien rola izan da, eta harrapakina geldirik mantentzean duten parte hartzea. Auzi hori hiru ezaugarritan zentratu da: alde batetik, ezaugarri kranealak hozkada motan duten eragina eta horrexen gaitasuna aztertu dira; bestetik, Varanus komodoensis espeziearen ahoko bakterioak ere aztergai izan dira; azkenik, berriki aurkidu diren pozoi-guruinetan zentratu da.