Ireki menu nagusia

Baranoa Varanidae familiako eta Varanus generoko narrastien izen arrunta da. Hegoaldeko Asian bizi dira eta obiparoak, handiak, azkarrak eta oso jatunak dira. Beren azala oso preziatua da[1].

Barano
Varanus exanthematicus (SqueakyMarmot).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
Familia Varanidae
Merrem, 1820

Talde honetako monitor krokodiloa (varanus salvadorii) bere espezietik bigarren handiena da, komodoko herensugearen atzetik. Honek, 2.8 metro neurtzen baititu.

Begi bakoitzetik marra beltz bat ateratzen zie, kolore horiz inguratua dagoena. Oso lepo luzea daukate baita muturra ere, sudur zuloak alde batera dauzkatela uretan igeri ahal izateko. Burua estaltzen dieten ezkatak tamainaz oso handiak dira, baina gorputz aldekoak txikiagoak dira eta bateratuta daude.

Marroi edo beltz kolorekoak izan daitezke, hainbat puntu horiz osatuak, non ilarak sortzen diren. Adina aurrera joan ahala ilara hauek kolorea galtzen dute.

Beraien buztana indartsua eta oso latza da eta buztan honen goiko partean gandor moduko zati nabari bat dute. Hau uretan igeri egiteko erabiltzen dute, baita etsaiak beldurtzeko ere. Egoera larrietan aurkitzen denean uretara sartzen da, bertan babestuta sentitzen delako. Urpean 30 minutu baino gehiago egon daiteke azalera irten gabe.

Monitor muskerrak kasu gehienetan edozein motatako animaliak harrapatuz elika daiteke.

Hauek, erreka bazterretan haien lur azpiko gordelekuak egin ditzakete eta zabaleran 9 metro izan ditzakete eta luzeran 2 metrorainokoak izatera hel daitezke. Gordelekuak lur azpian egiten dituztenez 26 graduko tenperatura mantentzen da.

Kumeak zuhaitzen ondoan jaiotzen dira, emeek arrautzak enborren ondoan uzten dituztelako.

Narrasti mota hau India, Sri Lanka, Filipinak, Indotxinan eta Indonesian aurki dezakegu. Beraien larrua jateko edota objektuak egiteko erabiltzen da.

EspezieakAldatu

Lehen familiak genero gehiago bazituen ere, egun guztiak daude iraungituak Varanus izan ezik. Hona hemen generoko espezieen zerrenda:

ErreferentziakAldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Barano2.
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Varanidae
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barano