Kanuto II.a Handia
(«Knut II.a Danimarkakoa» orritik birbideratua)
Kanuto II.a Handia (antzinako eskandinavieraz: Knútr inn ríki, danieraz: Knud den Store, norvegieraz: Knut den mektige, suedieraz: Knut den store, ingelesez: Cnut edo Canute) (995 inguru – 1035eko azaroaren 12a) Danimarkako, Ingalaterrako eta Norvegiako erregea izan zen. Bere menpean izan zituen gaur egungo Danimarka, Ingalaterra, Norvegia, Suediako zati batzuk, Schleswig eta Pomerania. Germaniako Erromatar Inperio Santuarekin nahiz aita santuarekin harreman onetan, haren erregealdian Danimarkako Inperioa bere erpinera iritsi zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanuto II.a Handia ![]() |