Klimene edo Klimena, greziar mitologian, (antzinako grezieraz Κλυμενη Klymenê, "ospea") bi ozeanideren izena zen, eta, beraz, Ozeano eta Tetisen alabak.

Klimene
Ezaugarriak

Lehena, Merope Etiopiako erregearen emaztea izan zen, norekin Pandareo izan zuen. Klimene, Helios eguzki jainkoak seduzitu zuen, honekin, Faeton eta Heliadeen ama izan zelarik, egileren batzuk, hauen ama, Rodo ninfa izan zela uste duten arren. Beste bertsio batek, Klimene, Heliosen emazte legitimotzat hartzen du, Meroperen istorioa alde batera utziz.

Klimene izeneko bigarren pertsonaia bat, Japeto titanarekin ezkondu zen, eta, honekin, Atlas, Prometeo, Epimeteo eta Menezio izan zituen, bigarren titan belaunaldikoak bezala hartzen direnak.

Egileren batzuk, Apolodoro Atenaskoak eta Likofronek kasu, Asia izena ematen diote, beharbada, aurretik deskribatutako Klimenerekin ez nahasteko. Herodotok, Asia kontinenteak, izena, ninfa honengandik jasotzen duela dio, Prometeoren emaztetzat hartzen duen arren, eta ez bere ama.

Pertsonaia mitologiko hauengatik hartzen du izena (104) Klimena asteroideak.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk

aldatu

Kanpo estekak

aldatu