Kirkuk edo Kerkûk[1] (arabieraz: كركوك‎, Karkūk, kurdueraz: Kerkûk/که‌رکووک, asirieraz: ܟܪܟ ܣܠܘܟ Karḵ Sluḵ, turkieraz: Kerkük) hego Kurdistan edo Irakiar Kurdistango hiria da, At Ta'mim probintziako hiriburua. Alderdi kurdu nazionalistek hiriburutzat errebindikatzen dute betidanik. Hirian gizarte talde desberdinak aurki ditzakegu: kurduak, arabiarrak, turkmenoak eta asiriarrak. 80ko hamarkada arte, dirudienez kurduak populazioaren erdia osatzen zute, Saddam Husseinen gobernuak garbiketa etniko bat martxan jarri zuen (Anfal kanpaina), turkmeno, asiriar eta batez ere kurduengan zentratu zena, hiritik kanporatuak izan zirelarik. Hego aldeko famili arabiarrez bete ahal izateko. 2003 ondoren kanporatuak itzultzen hasi ziren, kasu batzuetan aurretik egondako garbiketa etnikoa alderantziz bultzatuaz.

Kirkuk / Kerkûk
كركوك
Kerkük
کەرکووک
hiria
Administrazioa
Herrialdea Irak
ProbintziaKirkukeko probintzia
Izen ofizialaKerkûk
Jatorrizko izenaكركوك
Kerkük
کەرکووک
Geografia
Koordenatuak35°28′N 44°24′E / 35.47°N 44.4°E / 35.47; 44.4
Map
Altuera350 m
Demografia
Biztanleria975.000 (2011)
124.213 (2009)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00 eta UTC+04:00

Gaur egun talde desberdinen arteko erlazioa txartzen ari dira, kurduak beraiek menperatzen duten eremuan sartu nahi dutelarik eta arabiarrak eta turkmenoak honen aurka etengabe borrokatuaz. Turkiak betidanik erdian sartu da, turkmenoekin duen antzekotasun etnikoaz baliatuz. Ingurua petrolioan aberatsa dela ahaztu gabe.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Kirkuk)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 13.8 15.7 20.1 26.3 33.7 39.8 43.2 42.8 38.7 31.4 22.6 15.8 28.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.5 5.7 9.0 13.8 19.6 24.5 27.5 27.1 23.2 18.1 11.2 6.3 15.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 68.3 66.7 57.3 44.1 13.4 0.1 0.2 0.0 0.7 12.4 39.1 59.0 361.3
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11 11 11 9 5 0 0 0 0 5 7 10 69
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE) [2]

Herri eta hiri senidetuak aldatu


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu