Kelis
Kelis Rogers (New York, 1979ko abuztuaren 21a) edo Kelis, bere ponte-izenarekin baita ezaguna, Estatu Batuetako abeslari, kantautore eta sukaldaria da.
Kelis | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1979ko abuztuaren 21a (41 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Nas (2005eko urtarrilaren 8a - 2010eko maiatzaren 21a) |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Fiorello H. LaGuardia High School (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, musikagilea, sukaldariburua eta raperoa |
Izengoitia(k) | Kelis |
Genero artistikoa |
neo soul (en) ![]() rhythm and bluesa alternative hip hop (en) ![]() soula |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea |
Ninja Tune Virgin Records Star Trak Entertainment (en) ![]() Interscope Records Arista Records LaFace Records (en) ![]() will.i.am Music Group (en) ![]() Geffen Records Jive Records |
IMDb | nm1085754 |
iamkelis.com |
Kelis Rogers jaio zen Harlem auzoan (Manhattan, New York). Bere ponte-izena portmanteau bat da, aitaren izena (Kenneth) eta amarena (Eveliss) bat eginda osatutakoa. Kenneth Rogers aita izan zen jazz musikari afro-amerikarra eta apaiz mendekostearra. Ama Eveliss Puerto Ricoko erkidego txinatarrekoa zen, moda diseinatzailea lanbidez.
SukaldaritzaAldatu
Arteko 2006 eta 2010 artean, sukaldari lanbidean trebatu zen Kelis, saucier gisa berezituta, Le Cordon Bleu sukaldaritza eskolan.[1] 2006an Laureb Pesavento-rekin batera errezeta liburu bat argitaratu zuen.[2]
2013an komertzialki saltsa marka bat kaleratu zuen Kelisek, 'Feast' izenekoa, Los Angeles hiriko Beverly Hills Food & Wine Festival delakoan[3].
MusikaAldatu
Nazioarteko izena lortu zuen Kelisek 1999an bere lehen diskoarekin (Kaleidoscope). Harrezkero, kolaboratu izan du hainbat artistarekin (adibidez, No Doubt, Björk, Enrique Iglesias eta Dave Sitek), eta sariak lortu ditu Brit Awards, Q Awards, NME Awards, eta Grammy Sarietan .[4]
DiskografiaAldatu
- Kaleidoscope (1999)
- Wanderland (2001)
- Tasty (2003)
- Kelis Was Here (2006)
- Flesh Tone (2010)
- Food (2014)
ErreferentziakAldatu
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Kate Hutchinson, 'Soul Food', The T Dawg , March 1, 2014.