Katherine Whitney Curtis (Milwaukee, 1897ko urtarrilaren 4a - 1980ko uztailaren 6a) Katharine eta Kay Curtis izenekin ezaguna, igerilaria eta soinketako irakasle estatubatuarra izan zen. Igeriketa sinkronizatua diziplina gisa sortu izana zor zaio hein handi batean. Esther Williams eta Annette Kellerman bezalako pertsonaiek ospea lortu zuten, eta ekarpenak ere egin zituzten, baina Curtisen izena historikoki lotuago dago "Igeriketa sinkronizatua" hitzaren jatorriarekin, eta kirol horren egitura teknikoa Curtisen meritua da.[1]

Kay Curtis

Bizitza
JaiotzaMilwaukee1897ko ekainaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1980ko uztailaren 6a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Ibilbidea

aldatu

Kay Curtisek igeriketa sinkronizatuko ikuskizuna sortu zuen 1934an Chicagoko Munduko Ferian, nom Norman Ross esatariak izen horrekin aurkeztu zuen; terminoaren lehen aipamentzat harzen denat. Uretako ikuskizun hira 24 emakumezko igerilari talde batekin (The Modern Mermaids, itsaslamia modernoak) egin zen. [2] Rhythmic Swimming (1936) liburu aitzindaria idatzi zuen, kirol hoen teknikari buruzko testuliburu klasikoa izan dena.

AEBetako Gurutze Gorrian aisialdiko zuzendari gisa (1943-1962), atzerrira transferittu zuten, eta horrek aldendu zuen diziplinak Estatu Batuetan izan zuen garapenetik. Hala ere, Gurutza Gorrian ere antolatu zituen igeriketa ikuskizunak, adibidez Casertan (Italia) II. Mundu Gerrako soldadu aliatuentzat. Itzuli zenerako, AEBetan garatutako kirola zen, eta ikuskizun artistiko hedatua, tartean aqua-musikalen aro filmikoa ere garatu zelarik batik bat Esther Williamsen interpretazioen eskutik. Era berean, urte horietan Europan ere garatu zen igeriketa sinkronizatua.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu