Ireki menu nagusia

Kateb Yacine (arabieraz: كاتب ياسين‎, kæːtb jæːsiːn ahoskatua; Konstantina, 1929 - 1989) aljeriar olerkari, eleberrigile eta antzerkigilea izan zen, frantsesez idazten zuena. Aljeriako Independentziaren Gerrak eragin handia izan zuen haren lanetan eta, oro har, Aljeriako bizimodua agertu zuen lan horietan. Bere lehen eleberria, Nedjma, 1956an argitaratu zuen; lan hartan Frantziaren mendeko Aljeriako gizartearen egoera eta klanen arteko bereizketa eta indarkeria agertu zuen, tarteka elezaharrak eta agertzen direla. Kronologia-gorabehera handiak eta kontalari ugari dira eleberri horretan; kontaera horrek eragin handia izan du Marokoko idazle gazteengan. Eleberri haren ondorengo beste lan batzuetan gai hura bera landu zuen, Aljeriako bizitza, alegia, bai gizarte-ikuspegitik eta bai nazio-ikuspegitik; baita bizitza pribatuaren ikuspegitik ere. Azken lanetan langileriaren eta kapitalismoaren arteko borroka islatu zuen, batez ere. Lan nagusiak: Soliloques (1946), La cercle des représailles (1959), Le Polygone étoilé (1966), L´Homme aux sandales de caoutchouc (1970).

Kateb Yacine
Kaddour M'Hamsadji avec Kateb Yacine Crop.jpg
Bizitza
Jaiotza Konstantina1929ko abuztuaren  2a
Herrialdea  Aljeria
Heriotza Grenoble1989ko urriaren  28a (60 urte)
Hobiratze lekua El Alia Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: Leuzemia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, antzerkigilea, kazetaria eta poeta
Lan nabarmenak Nedjma Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm6382509
Yacine Kateb signature.svg

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kateb Yacine