Kasuario (Casuarius) hegan egiten ez duen Struthioniformes ordenako hegazti-generoa da.

Kasuario
Pliozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaCasuariiformes
FamiliaCasuariidae
Generoa Casuarius
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Mugimenduabipedismo

Handiak dira, kolore beltzekoak, eta buruan ez dute lumarik. Ez dute hegan egiten eta hegoak oso txikiak dira. Ginea Berriko eta Moluketako oihanetan bizi dira[2]. Gizakien aurrean defendatzeko eraso egiten dute eta "munduko hegazti arriskutsuena" dela esan izan da[3].

Deskribapena

aldatu

Basoen barrenean bizi diren hegazti iheskorrak dira, horregatik ez daude asko ikertuak.

Hegazti handiak dira, emeak handiagoak eta koloretsuagoak. Hegoaldeko kasuarioak 1'5 eta 1'8 metro arteko garaiera hartzen dute, baina bi metroko garaiera duen emerik ere aurkitu izan da. Eme horrek 58'5 kg-ko pisua zuen[4].

Kasuarioak hegazti ibiltariak dira, hego txikiak dituztenak eta isatsik gabeak. Gorputza luma beltzez estalita dute. Hiru hatz dituzten hanka gris indartsuak dituzte. Erdiko hatzak 125 mm-tako erpea du[4].

Lepo luzea eta buru txikia urdinak dira. Buruan keratinazko gandor ikusgarria dute. Gandor horren arrazoia ez da zehazki ezagutzen. Sexu heldutasunarekin zerikusia izan dezakela esan izan da, beste ikerlari batzuen ustetan baso barnean korrika egiterakoan landaretzaren kolpeetatik burua babesteko erabiltzen dute. Azkenik klima beroa izanik buruaren tenperatura jaisteko funtzioa ere izan dezake.

Elikadura

aldatu

Kasuario arrak 7 km2-ko lurraldea du, emearen eremua handiagoa izaten da[5].

Fruitujalea da baina tarteka harrapakin txikiak ere ehizatzen ditu, hala nola, barraskiloak, intsektuak, igelak, saguak eta arrain eta txori txikiak. 26 familiatako landareen fruituak aurkitu dira kasuarioen dietan[5].

Zuhaitz batean fruituak heldu eta erortzen hasten direnean kasuarioa hainbat egunetan egoten da bertan elikatzen eta berea duen zuhaitzarengatik borrokatzen. Hazien sakabanaketan rol garrantzitsua betetzen du. Ryparosa landare espeziearen kasuan esate baterako hazien arrakasta maila %4tik %92ra igotzen da kasuarioaren digestio aparatutik pasatzen bada[6].

Ugalketa

aldatu
 
Kasuario gaztea.

Kasuarioen bizialdia 40 edo 50 urtetakoa izan ohi da[5].

Maiatzean eta ekainean ugaltzen da. Emeak 3-8 arrautza jartzen ditu, berde dizdiratsuak edo urdin-berdeak, eta arrak atonduriko habian jartzen ditu. Arrautzak handiak dira, 9-14 cm luzera dutenak. Ostrukaren eta emuaren arrautzen ondoren naturan dauden arrautza handienak dira. Arrak inkubatzen ditu 50-52 egunez eta hurrengo 9 hilabetetan arrak zainduko ditu. Emeak hainbat arrekin hainbat habi jartzen ditu[7].

Txitak marroiak dira eta marra zuriak dituzte. Ginea Berriko hainbat herrixkatan txitak etxekotzen dituzte, harik eta tamaina handia hartu eta arriskutsuak izaten diren arte.

Taxonomia

aldatu
 
C. casuarius, C. unappendiculatus eta C. bennetti.

Generoak hiri espezie ditu:

Kontserbazio egoera

aldatu

Hegoaldeko kasuarioa arrisku egoeran dago, bizi den habitata %20-25 arte gutxitu baita. Kasuarioak orduan hirien suburbioetara inguratzen dira elikagai bila. Queenslanden 140 kasuarioen hiltzearen arrazoiak aztertu zituzten eta %55-a ibilgailuek harrapatuta hil zirela ikusi zuten eta %18a txakurren erasoen ondorioz.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Brands, S. (2012)
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kasuario. .
  3. (Ingelesez) Mosbergen, Dominique. (2019-04-14). «‘World’s Most Dangerous Bird’ Kills 75-Year-Old Owner In Florida» HuffPost (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
  4. a b Davies, Stephen J.J.F.. (2002). Ratites and Tinamous. Oxford University Press ISBN 0-19-854996-2..
  5. a b c (Ingelesez) «Cassowaries: Casuaridae - Behavior And Reproduction» animals.jrank.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
  6. (Ingelesez) Webber, Bruce L.; Woodrow, Ian E.. (2004). «Cassowary frugivory, seed defleshing and fruit fly infestation influence the transition from seed to seedling in the rare Australian rainforest tree, Ryparosa sp. nov. 1 (Achariaceae)» Functional Plant Biology 31 (5): 505–516.  doi:10.1071/fp03214. ISSN 1445-4416. (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
  7. Davies, Stephen J.J.F.. (2003). Birds I: Tinamous and Ratites to Hoatzins. In Hutchins, Michael (ed.). Grzimek's Animal Life Encyclopedia. 8 (2. ed.). Farmington Hills MI: Gale Group ISBN 0-7876-5784-0..

Kanpo estekak

aldatu