Ireki menu nagusia

Karpin Abentura Karrantzako Biañez auzoan dagoen parke zoologikoa da. Parkeak 20 hektarea ditu eta bertan 55 espezie daude, besteak beste, otsoak, katamotzak, hartz arreak, igarabak, orkatzak, bisonteak eta hegazti harrapariak[1].

Karpin Abentura
Oso.jpg
Zooan dagoen hartz bat
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Karrantza
Koordenatuak 43° 14′ 27″ N, 3° 20′ 43″ W / 43.24095556°N,3.34522778°W / 43.24095556; -3.34522778Koordenatuak: 43° 14′ 27″ N, 3° 20′ 43″ W / 43.24095556°N,3.34522778°W / 43.24095556; -3.34522778
Historia eta erabilera
Webgunea http://www.karpinabentura.com www.karpinabentura.com

Animaliez gain, baditu erakusketa bi: dinosauroen harana eta piztien lorategia hain zuzen ere[2].

Parkearen helburuaAldatu

Karpin Abenturaren helburu nagusia ingurumenaren arloko hezkuntza, ikerketa eta sentsibilizazioa sustatzea da, fauna babestearekin eta espezieen biodibertsitatearekin zerikusia duten gaietan.

Karpin Abenturak helburu didaktikoa du ere: espezieen eboluzioaren kontzeptua lantzea eta sortu zenetik gaur egunera arte Lur planetak izandako bilakaera aztertzea. Era atsegin eta dibertigarrian egiten du lan hori, baina baita zorroztasun handiz ere. Goi-mailako teknologiaren baliabideak, espezie bizidun askoren zuzeneko behaketa eta askotariko informazio-baliabideak eta tresna pedagogikoak erabiltzen dira, jostatuz ikasteko. Aipatutako jardueretan parkeko eremu guztiak ezagutu daitezke: “Animalia”, Terrasauro, Gastornisland, Chavarri Jauregia, Dinotxiki eta erakusketa-aretoak.

“Animalia” atalean, Karpin Abenturan bizi diren animaliei buruzko gauza gehiago ikas daiteke, espezie bakoitzaren inguruko informazio zehatza ematen duten fitxak erabiliz: habitata, elikadura, ugaltze-aldia eta abar. Gainera, parkea bisitatzean, inguruetako argazki interesgarriak ateratzea posible da.

KokapenaAldatu

Karpin Abentura inguru paregabe batean dago, eta Kantauriko ibilbideko kultur eta aisialdi eskaintza zabalaren osagaietako bat da.

Tren edo autobusez: Hara joateko garraiobide publikoa dago, hau da, autobusa edo trena.

  • FEVEko Bilbo-Santander trena. Karrantzako geltokia
  • ANSAko Bilbo-Balmaseda-Karrantza autobusa
  • ANSAko Bilbo-Santurtzi-Balmaseda-Karrantza autobusa

Errepidez:

  • Laredotik: Kostaldetik: A-8 (Colindres-Burgos irteera) eta N-629 lasterbide berria. Bidaiaren iraupena: 60 minutu
  • Bilbotik :BI-630 errepidea

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.