Ireki menu nagusia

Arendal Norvegiako hiri bat da, Aust-Agder probintziako hiriburua; Sørlandet eskualdean dago.

Arendal
 Norvegia
Arendal Utsikt 02.JPG
Arendal komm.svg
Administrazioa
Herrialdea  Norvegia
Probintzia Aust-Agder
Alkatea Robert Nordli Itzuli
Herriburua Arendal Itzuli
Geografia
Koordenatuak 58° 28′ 00″ N, 8° 46′ 00″ E / 58.466666666667°N,8.7666666666667°E / 58.466666666667; 8.7666666666667Koordenatuak: 58° 28′ 00″ N, 8° 46′ 00″ E / 58.466666666667°N,8.7666666666667°E / 58.466666666667; 8.7666666666667
Arendal hemen kokatua: Norvegia
Arendal
Arendal
Arendal (Norvegia)
NO 0906 Arendal.svg
Azalera 270 km²
Mugakideak Grimstad, Froland eta Tvedestrand
Demografia
Biztanleria 44.800 bizt. (2018ko azaroaren 1a)
Dentsitatea 164,71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Kalmar, Rēzekne, Savonlinna Itzuli, Árborg, Mwanza, Silkeborg Municipality Itzuli, Selfoss (hiria) eta Kalmar udalerria
http://www.arendal.kommune.no

Arendalen hego-mendebaldera Grimstad dago; ipar-mendebaldera, Froland; eta ipar-ekialdera, Tvedestrand.

TurismoaAldatu

Arendalen Norvegia guztiko klimarik onena daukatela diote; gainera, kosta erakargarria daukate, uharte txiki mordoarekin. Turistentzat oso ospetsua da, batez ere udan. Nazioarteko musika-jaialdiak antolatzen dituzte.

Ikusteko lekuakAldatu

  • Little Torungen itsasargia, 1914. urtetik uharte batetik argi egiten
  • Store Torungen itsasargia, 1844. urtean eraikitakoa, eta 1914. urtetik uharte batetik argi egiten
  • Merdø uhartea, kostatik urrunen dagoena, XVII-XVIII. mendeetan esportazio-portu garrantzitsua zeukana
  • Pollen portua, hiri barrukoa
  • Tyholmen eremua, XVII. mendeko egurrezko etxeak, hiri erdigunean

GarraioakAldatu

Arendal portu-hiria izateaz gain, errepidez ere ondo lotuta dago, E18 Europar Errepidea bide nagusiaren hego-ekialdera dagoenez.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Arendal)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.7 -0.5 4.5 10.5 15.3 18.2 20.0 19.4 15.5 10.2 4.7 0.1 9.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46 39 40 47 70 87 78 70 50 46 51 59 683
Iturria: Climate-Data.org[1]

HistoriaAldatu

Arendal XVI. mende erdi aldera sortu zuten, baina ez zeukan hiri-izaerarik. XVII. mendean egur-garraiorako gunea zen, Kristiansand hiri nagusia zen bitartean. 1723. urtean merkataritzarako erregaliak lortu zituen, eta inguruko salerosketak Arendalen bakarrik egin zitezkeen. Hala ere, merkatariek kontrabandoari ekin zioten, Danimarkan eta Itsaso Baltikoaren inguruko lurraldeetan saltzekotan. Merkataritza-baldintzen gorabeherek gatazkak sortu zituzten XVIII. mendean.

Merkataritza, ontzigintza, egur-garraioa, meatzaritza eta burdingintza izan ziren eskualdeko industria-jarduera nagusiak mendeetan, batez ere Arendal inguruan. 1880. urterako inguruko porturik garrantzitsuena zen; XX. mendean, 1939. urtean, Norvegiako laugarren portua zen olio- eta petrolio-garraioari dagokionez, Oslo, Bergen eta Stavangerko portuen atzetik.

EkonomiaAldatu

Gaur egungo industria nagusiak hauek dira: ontzigintza, mekanika- eta elektronika-industriak, eta munduko silizio-karburoa fintzeko gune handienetarikoa.

ErreferentziakAldatu

  1. Climate-Data.org Climate: Arendal.

Kanpo loturakAldatu