Karl-Otto Apel
Karl-Otto Apel (Düsseldorf, 1922ko martxoaren 15a - Niedernhausen, 2017ko maiatzaren 15a) alemaniar filosofo bat izan zen. Bonnen lizentziatu zen eta Mainzen doktoratu zen, 1960an. Irakaslea izan zen Kielen 1962-1969 eta 1969-1972 urteetan eta azkenean Frankfurteko Unibertsitatean.
Karl-Otto Apel | |
---|---|
(1992) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Düsseldorf, 1922ko martxoaren 15a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Frankfurt am Main eta Niedernhausen, 2017ko maiatzaren 15a (95 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Johannes Gutenberg University Mainz (en) Saarland University (en) Bonngo Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Matthias Kettner (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea Saarland University (en) Kielgo Unibertsitatea Johannes Gutenberg University Mainz (en) |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Ludwig Wittgenstein, Charles Sanders Peirce, Jürgen Habermas eta Martin Heidegger |
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia Academia Europaea (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Saarbrücken hizkuntza eta komunikazioan espezializatu zen, korronte hermeneutikoaren kritikaria izan zen. Jürgen Habermasekin batera komunikazio-etikaren edo diskurtso-etikaren fundatzaileetako bat da. Frankfurteko Eskolan eragin handienetarikoa izan duen teorilaria ere bada, Adornoren heriotza ezkeroztik (1969). Positibismo zientifikoa kritikatu zuen arrazoia mugatzen zuelakoan. Apelek komunikazio etikaren inguruko lanak egin zituen eta filosofia praktikoaren zaharberritzailetzat jotzen da.
Apelen lanek filosofia analitikoko, filosofia kontinentaleko, pragmatismoko eta Frankfurteko teoria kritikoetako elementuak sintetizatzen dituzte.
Biografia
aldatuBigarren Mundu Gerraren ondoren Bonneko Unibertsitatean eman zuen izena. Unibertsitate horretan filosofia doktoretza eskuratu zuen 1949 urtean. 1961an, Karl-Otto Mainzeko Unibertsitateko irakasle egin zen. 1962 urtean Kiel-go Uniberstitatean hasi zen irakasle. 1969tik 1972ra unibertsitate irakaskuntzan aritu zen Saarbrückenen, betiko transferitu eta Frankfurten katedra jaso zuen arte, Goethe Unibertsitatean. 1990tik Frankfurteko uniberstitatean irakasle emeritua izan zen, baita haren kide eta lagun zen Jürgen Habermas ere, bertan ezagutu baitzuten elkar.
Sariak eta errekonozimentuak
aldatuApelek sari ugari eta desberdinak irabazi zituen, honakoak barne:
1972tik Membre Titulaire de l' Institut International de Philosophie (Filosofia Internazionalaren Institutuko kide), Parisen; 1988tik Zientzia eta Arteetako Nordland Akademiako kide, Melbu/Vesteralenen; 1989tik, Academia Europaeako kidea, Londres; 1993tik Academia Scientiarum Et Artium Europaeako kide zenbatzaile da, Salzburgon.
1993an Buenos Aireseko Unibertsitatean Doctor Honoris Causa titulua jaso zuen. Arequipako San Agustin Unibertsitateak "Irakasle Nagusi" titulua eman zion 1994an. Berlineko Askatasunaren Unibertsitatean Doctor Honoris Causa izendatu zuten 2000 urtean, baita Bande des Verdienstordens der Bundesrepublik Deutschland (Alemania Federaleko Errepublikako gurutzea merituari) domina eman ere.
Azkenik, Europako Akademiako Zientzia eta Arteetako kidea izan zen.
Lanak
aldatuKarl-Otto Apelen lan nagusiak honakoak dira:
- Kusako Nikolasen hizkuntza (1955)
- Hizkuntzaren ideia humanismoaren tradizioan. Danterengandik Vicorengana (1963)
- Filosofiaren eraldaketa (2 liburuki, 1973)
- Azalpenaren eta ulermenaren arteko eztabaida (1979)
- Habermesekin hausnarketan (1990)
- Egiaren teoria eta hizketaldiaren etika (1991)
- Eztabaidaren etika (1994)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.