Karima Baloch (Balutxistan, 1983ko martxoaren 8a2020ko abenduaren 20/22a), Karima Mehrab bezala ere ezaguna, giza eskubideen aldeko aktibista pakistandarrra eta balutx disidentea izan zen.[1][2][3][4][5][6] Pakistango Balutxistanaren independentziaren aldeko kanpaina egin zuen eta 2016. urtean 100 emakume inspiratzaile eta eraginkoren BBCko zerrendan sartu zen.[7]

Karima Baloch

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarima Mehrab
JaiotzaKech District (en) Itzuli1983ko martxoaren 8a
Herrialdea Pakistan
Talde etnikoaBalutxa
HeriotzaToronto2020ko abendua (37 urte)
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
KidetzaBaloch Students Organization (en) Itzuli

Twitter: KarimaBaloch Instagram: karimabaloch Edit the value on Wikidata

Aktibismoa

aldatu
 
Pakistango talde etniko nagusien mapa, Iranera eta Afganistanera hedatzen den balutx herriaren lurralde-hedadura erakusten duena (arrosaz seinalatua; ikus Balutxistan).

Balochek 2005ean hasi zuen bere ibilbidea giza eskubideen eta independentziaren aldeko ekintzaile gisa, Pakistango Balutxistan probintziako desagertze behartuen aurkako Turbateko protesta batean parte hartzean.[8] Baloch Ikasleen Erakundearekin bat egin zuen 2006an, hainbat postu bete zituen eta, azkenean, erakundeko presidente bihurtu zen 2015ean.[9] Urte horietan, Balochek Balutxistan osoan zehar bidaiatu zuen, dibulgazio-programak antolatuz, hala nola protestak eta mitinak. OZY kateak 2014an hari buruz egindako erreportaje batean hurrengo hau adierazi zuen, "Islamabaden, Pakistango hiriburuan, Karima aktore politiko arriskutsu eta nazioaren segurtasunerako mehatxu gisa ikusten da; hala ere, mila kilometro hego-mendebaldera, Balutxistan barnealdean, bertako heroina eta itxaropenezko itsasargia da".[10]

2014an egindako elkarrizketa batean, Karima Balochek adierazi zuen Balutxistanen independentziaren aldeko borroka baketsua pozoi hilgarria bihurtu zela, soka gero eta tiranteagoa zela lepoaren inguruan, aurreko hiru urteetan bere erlijio-kide asko basatiki hil zituztelako eta milaka bahitu zituztelako. Bi hilabete lehenago, bere erakundeko burua bahitu zuten haren aurrean. Aurretik, 2009an, Zakir Majid erakundeko presidenteordea bahitu zuten zerbitzu sekretuek, desfile jendetsu batean parte hartzen ari zela, eta, bost urte geroago, desagertuta jarraitzen zuen.[11]

Pakistandik erbesteratzea

aldatu

2015ean, Baloch erbesteratu egin zen, Pakistango estatuak terrorismo-karguak aurkeztu ondoren haren eta Mahganj Baloch ahizpa gaztearen aurka. Atzerrira ez zela gustura joaten adierazi zuen, baizik eta Pakistanen aktibismoa ezinezkoa bihurtu zelako alde egin behar zuela.[9][12] Urtebete geroago, 2016an, asiloa eman zioten Kanadan, eta han bizi izan zen 2020ko abenduan desagertu eta hil zen arte.[13] 2016an, Indiako lehen ministro Narendra Modik Indiaren Independentziaren Eguna zela eta, Pakistango Balutxistango egoera aipatu ondoren, Balochek bideo batean hitz egin zion, gaia aipatu izana eskertzeko, eta gaineratu zuen: "Guk borrokatuko dugu gure gerran, zu gure ahotsa izan zaitez bakarrik".[14][15]

Baloch 100 Emakumeen Zerrendan (BBC) sartu zuten 2016an,[6] eta Pakistango Balutxistanen independentziaren alde borrokatzen duen ekintzaile politiko gisa izendatu zuten.[16][17] Balochek Dad Shah eta Hatun Bibi aipatu zituen, Irango Balutxistanen Irango Estatu Inperialaren aurka borrokatu zuten balutx etniako matxinoak biak, baita euren aktibismoaren atzean zeuden inspirazio nagusiak ere. 2018an, Pakistango genero-desberdintasunarekin lotutako gaiak azaldu zituen Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluan.[18] Balutxistanekin zerikusia zuten gaiak ere planteatu zituen Kanadan, adibidez, Toronton izandako bilera batean, non Pakistanek Balutxistan okupatu zuela aipatu baitzuen.[19]

Bizitza pertsonala eta familiarra

aldatu

Balochek bi anaia zituen: Samir Baloch[20] eta Mahganj.[12] Hammal Baloch (Hammal Haider bezala ere ezaguna) balutx aktibismoko kide batekin ezkondu zen Toronton.[21] Bere familiako kide batzuk Iran eta Pakistaneko balutx erresistentzia mugimenduarekin lotuta egon dira.[22]

Desagerpena eta heriotza

aldatu
 
Karima Baloch-en gorpua aurkitu ondoren, protesta baten argazkia Pakistanen. Pakistan osoko hirietan protesta zibilak egin ziren, Lahore eta Karachi barne.[23]

Baloch 2020ko abenduaren 20an ikusi zuten azken aldiz bizirik.[17][24] 2020ko abenduaren 22an, haren gorpua aurkitu zuten itsas pasealekuan, Torontoko erdigunetik gertu.[25][26] Hasiera batean, poliziak jakinarazi zuen gorpua Ontario lakutik gertu aurkitu zutela, xehetasun gehiagorik eman gabe.[22] CBC News-en arabera, gertuko lagun eta ekintzaile batek, Lateef Joharrek, azaldu zuen ofizialek esan ziotela familiari Karima Baloch uretan itota aurkitu zutela.[27] Pakistango Balutxistanen eta Kanadan protestak izan ziren haren heriotzaren inguruko ikerketa eskatzeko.[28][29] Kanadako gutxiengo etnikoen (balutx, paxtun eta sindhi) taldeek adierazpen bateratu bat egin zuten horri buruz.[30] Kanadako poliziak Balochen heriotzagatik kezkatuta zegoela aitortu zuen, baina delitu-ebidentziarik ez zuela aurkitu baieztatu zuen, eta haren heriotza "ez-kriminala" izan zela ondorioztatu zuen.[31][13] Chris Alexanderrek, Kanadako Immigrazio, Errefuxiatu eta Herritartasun ministro ohiak, honako hau adierazi zuen txio batean: "Karima ezagutu genuen guztiok haren heriotzaren inguruabarrak oso susmagarriak direla ikusten dugu. Ez dugu harririk utzi behar irauli gabe, gertatu zitzaionaren errealitatea aurkitzeko eta alderatzeko".[32]

Erreferentziak

aldatu
  1. «'Her legacy lives on in us': Body of activist Karima Baloch returned to Pakistan | Pakistan | The Guardian» web.archive.org 2021-01-25 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-12-22). «Hallan muerta a una destacada militante baluche refugiada en Canadá» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  3. «Family of Pakistan dissident Karima Mehrab urge thorough investigation into her death - The Globe and Mail» web.archive.org 2020-12-25 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  4. (Ingelesez) «Police say death of Pakistani activist Karima Mehrab in Toronto was 'non-criminal' but others have doubts» nationalpost (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  5. «Anger, suspicion after Pakistani dissident Karima Mehrab found dead in Toronto | The Star» web.archive.org 2020-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  6. a b (Ingelesez) Baloch, Shah Meer; Ellis-Petersen, Hannah. (2020-12-22). «Karima Baloch, Pakistani human rights activist, found dead in Canada» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  7. «EU’s Ursula von der Leyen says Brexit deal ‘fair, balanced and right’ - world news - Hindustan Times» web.archive.org 2020-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  8. «Karima Baloch: Pakistani rights activist found dead in Toronto - BBC News» web.archive.org 2020-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  9. a b (Gaztelaniaz) Moreno, Federico. (2020-12-23). «Pakistán: la trágica muerte de Karima Baloch» Liga Internacional Socialista (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  10. «Karima Baloch: Campaigning for Independence From Pakistan - OZY | A Modern Media Company» web.archive.org 2020-12-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  11. (Ingelesez) «This Woman Is Leading Baloch Students in Their Struggle for Independence From Pakistan» Global Voices 2014-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  12. a b (Ingelesez) «Karima Baloch: Activist's family mourns a 'mountain of courage'» BBC News 2020-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  13. a b (Ingelesez) Siddiqui, Dawn com | Naveed. (2020-12-23). «Canadian police conclude investigation, term Karima Baloch's death 'non-criminal'» DAWN.COM (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  14. «Rakhi message for PM Modi from Balochistan: Be our brother, be our voice | India News,The Indian Express» web.archive.org 2020-12-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  15. (Ingelesez) Sharma, Manimugdha. (2019-10-18). Allahu Akbar: Understanding the Great Mughal in Today's India. Bloomsbury Publishing ISBN 978-93-86950-54-3. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  16. «Two Pakistani women made it to BBC's 100 Women 2016 list - Images» web.archive.org 2020-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  17. a b (Ingelesez) Staff, Scroll. «Prominent Baloch activist, vocal critic of Pakistan government, found dead in Toronto» Scroll.in (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  18. (Ingelesez) «Deaths of Karima Baloch, Sajid Hussain bound to raise uncomfortable questions for Pakistan on Balochistan-World News , Firstpost» Firstpost 2020-12-23 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  19. «Baloch activists want support from India without ‘Kashmir lens’ - world news - Hindustan Times» web.archive.org 2020-12-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  20. (Ingelesez) «Pak activist Karima Baloch’s family seeks investigation into her death: MEA» Hindustan Times 2020-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  21. «Karima Baloch, Pakistani human rights activist, found dead in Canada | Canada | The Guardian» web.archive.org 2020-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  22. a b (Ingelesez) «Karima Baloch: Activist's family mourns a 'mountain of courage'» BBC News 2020-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  23. «کریمہ بلوچ کی موت کے خلاف پاکستان میں احتجاج» وی او اے 2020-12-24.
  24. «https://twitter.com/TPSOperations/status/1341000253428928515?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1341000253428928515%7Ctwgr%5E%7Ctwcon%5Es1_&ref_url=https://arealnews.com/karima-baloch/» Twitter (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  25. (Ingelesez) «Pakistani activist Karima Baloch found dead in Toronto – DW – 12/23/2020» dw.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  26. (Ingelesez) «Activist Karima Baloch, vocal about Balochistan’s freedom from Pakistan, found dead in Canada» The Indian Express 2020-12-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  27. «Missing Pakistani dissident Karima Mehrab found dead in Toronto | CBC News» web.archive.org 2020-12-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  28. «Family of activist Karima Mehrab urge thorough investigation into her death | CTV News» web.archive.org 2020-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  29. «BHRC to hold vigil for activist Karima Baloch in Toronto» web.archive.org 2020-12-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  30. «Pak dissident groups in Canada claim activist Karima Baloch was murdered, demand investigation - World News» web.archive.org 2020-12-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  31. «Canadian police rule out ‘foul play’ in Pakistani activist death | Canada News | Al Jazeera» web.archive.org 2020-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  32. «Threatened with ‘Christmas gift’, Karima Baloch’s death leaves more questions than answers» web.archive.org 2020-12-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).

Kanpo estekak

aldatu