Kamixin
Kamixin (errusieraz: Камышин, translit.: Kamixin[1], Errusiako Volgograd oblasteko hiria da. Volgogradeko urtegiaren eskuineko ertzean dago (Volgaren ibilguan), Kamixinka ibaiaren estuarioan. Oblasteko hiriburua den Volgogradetik 167 km iparraldera eta Saratovetik 175 km hegoaldera dago. 2009an, 117.297 biztanle zituen[2].
Kamixin Камышин | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Volgograd oblasta | ||
Hiri okruga | Kamyshin Urban Okrug | ||
Jatorrizko izena | Камышин | ||
Posta kodea | 403870–403895 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 50°05′N 45°24′E / 50.08°N 45.4°E | ||
Azalera | 81 km² | ||
Altuera | 50 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 111.100 (2018ko urtarrilaren 1a) 0 (2018) | ||
Dentsitatea | 1.371,6 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1668 | ||
Telefono aurrizkia | 84457 | ||
Ordu eremua | UTC+04:00 eta UTC+03:00 | ||
admkamyshin.info |
Historia
aldatuKamixin 1667an sortu zen Kamixinka ibaiaren ezkerraldean. Ingurua antzinatik da famatua Don eta Volga arroen arteko lurreko pasabide azkarra izateagatik itsasontzientzako, Kamixinka (Volgaren ibaiadarra) eta Ilovlia ibaiaren (Donaren ibaiadarra) iturburuak 4 km-ra baino ez daudelako. Beraz, konexio hori khazariarren herrialdearen aurkako inbasio bide bat izan zen. XVI. mendean, Selim II.a sultan turkiarra, leku horretan ubide bat eraikitzen saiatu zen. Urte batzuk geroago, Pedro I.ak gauza bera egiten saiatuko zen, zeinak, langileak babesteko, gotorleku bat eraiki zuen. 1710ean, biztanleria osoa kontrako ertzean kokatutako gotorlekura joan zen. Herriak Dmitrievsky zuen izena. 1780an, Kamixin izatera pasatu zen, eta, Katalina II.aren borondatez, hiri estatusa jaso zuen. XIX. mendean, hiria merkataritza-herri bilakatu zen zerrategi eta haize-errotekin. Aspalditik famatua da sandia ekoizteagatik.
Geografia
aldatuKlima
aldatuDatu klimatikoak () | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 12.3 | 10.8 | 19.8 | 28.6 | 36.6 | 39.8 | 41.5 | 41.2 | 39.3 | 27.7 | 16.8 | 9.7 | 41.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -5.4 | -5.1 | 1.6 | 14.1 | 21.8 | 27.0 | 29.5 | 27.7 | 20.7 | 11.5 | 2.4 | -3.2 | 11.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -8.3 | -8.4 | -2.0 | 9.1 | 16.3 | 21.5 | 23.9 | 22.2 | 15.7 | 7.5 | -0.4 | -5.9 | 7.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -11.2 | -11.7 | -5.6 | 4.1 | 10.8 | 15.9 | 18.2 | 16.6 | 10.7 | 3.6 | -3.2 | -8.5 | 3.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -31.7 | -32.1 | -24.2 | -9.2 | -1.1 | 4.2 | 6.0 | 3.8 | -12.1 | -11.1 | -25.0 | -26.7 | -32.1 |
[erreferentzia behar] |
Demografia
aldatu1897 | 1939 | 1970 | 1989 | 2002 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|
15.900 | 24.000 | 97.000 | 122.500 | 127 891 | 117 297 |
Pertsona ospetsuak
aldatu- Viktor Txernov (1873 - 1952), politikaria.
- Aleksei Maresiev (1916 - 2001), Bigarren Mundu Gerran sobietar hegazkinlari aparta.
- Denis Kolodin (*1982 -), futbolaria.
Senidetutako hiriak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia, alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. 156. araua
- ↑ Estadistikak Errusia. .
Kanpo estekak
aldatu- (Errusieraz) Kamixin-i buruzko informazioa
- (Errusieraz) [https://web.archive.org/web/20200207012608/http://www.kamishin.ru/ Kamixin-i buruzko informazioa, webgunea
- Mapa topografikoak