Kaltzio kloruro

konposatu kimiko

Kaltzio kloruroa konposatu ez-organikoa da, CaCl2 formula duen gatza hain justu. Solido kristalino zuria da eta oso disolbagarria uretan. Egoera puruan solido anhidro eta higroskopikoa da[1]. Alabaina, normalean hidrataturik aurkitzen da formula hau duelarik: CaCl2(H2O)x non x= 0, 1, 2, 4 edo 6 izan daitekeen.

Kaltzio kloruro
Formula kimikoaCaCl2
SMILES kanonikoa[Cl-.[Cl-].[Ca+2]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[Cl-.[Cl-].[Ca+2] 3D eredua]
Konposizioakaltzio eta kloro
Motakloruro
Ezaugarriak
Dentsitatea
2,15 g/cm³
Azidotasuna (pKa)89
Fusio-puntua772 °C
Irakite-puntua1.935 °C
1.935,5 °C (101,325 kPa)
Masa molekularra109,9 Da
Erabilera
Tratatzen dubihotz-biriketako geldialdi eta Tetania
Arriskuak
NFPA 704
0
2
1
Identifikatzaileak
InChlKeyUXVMQQNJUSDDNG-UHFFFAOYSA-L
CAS zenbakia10043-52-4
ChemSpider23237
PubChem5284359
Gmelin3312
ChEMBLCHEMBL1200668
RTECS zenbakiaEV9800000
ZVG1910
DSSTox zenbakiaEV9800000
EC zenbakia233-140-8
ECHA100.030.115
CosIng32318
MeSHD002122
RxNorm1667640 eta 1901
UNIIOFM21057LP
NDF-RTN0000146424
KEGGC08130

Naturan bi forma nagusitan aurkitzen da:

Erabilera aldatu

Kaltzio kloruroaren erabileren artean hauek azpimarra daitezke.

  • Uraren izozte-puntua jaistea. Urarekin nahastean likidoaren izozte-puntua jaisten du eta izotza sortzea eragozten du. Izotzaren gainean botatzen denean urtzea eragiten du, Horregatik errepideetan bota izaten da. Kaltzio kloruroa, sodio kloruroa bezain kaltegarria ez da lurzoruarentzat eta landareentzat. Bestetik, izotza urtzeko sodiko kloruroa baino eraginkorragoa da tenperatura baxuetan; disoluzio kontzentraruek - 50 °C-raino jaitsi dezakete[4].
  • Hezetasun-kentzailea. Hezetasuna kentzeko instalazioetan usatzen da hezetasun-kentzaile kimiko moduan[5].
  • Errepideen galtzadetan. Kaltzio kloruroaren izaera higroskopikoa eta bere hidratoen itsasgarritasuna profitatu egiten da errepideetako galtzaden hautsa barreiatzea ekiditeko. Izan ere, kaltzio klorurozko disoluzio kontzentratuak geruza likidoa eratzen du galtzadan, hautsa harrotzea eragozten duena[6].
  • Akuarioetan. Itsas-akuarioetan moluskuentzako kaltzio-iturri moduan erabiltzen da.
  • Elikagaietan. Kaltzio kloruroak Europar Batasunaren elikagai-gehigarrien zerrendan E509[7] E zenbakia du. Hainbat elikagaien prestakuntzak sendotzeko, egonkortzeko eta loditzeko erabiltzen da, esaterako, landare-kontserbetan, soja-esnean eta tofun. Edarietan ere erabiltzen da elektrolito moduan, adibidez, botilako uran eta edari isotonikoetan. Gazia izanik, sodio kloruroaren ordez erabiltzen da ozpinetako janarietan sodio-edukia beheratu nahi denean. Gaztagintzan ere baliatzen da, tratatutako esnetako kaltzioaren eta kaseinaren arteko oreka naturala berreskuratzeko.
  • Eraikuntzan. Hormigoia solidotzeko azkartze-agente moduan baliatzen.
  • Bestelakoak. Kirolarien lesioak sendatzeko erabiltzen diren plaketa-prestakinak eratzeko erabili izan da da kaltzio kloruroa[8].

Prestaketa aldatu

Kaltzio kloruro gehiena sodio karbonatoa sintetizatzeko Solvay prozesuaren albo-produktu moduan lortzen da.

Halaber, presta daiteke azido klorhidrikoa eta kaltzio karbonatoa erreakzionaraziz.

CaCO3(s) + 2 HCl(aq) → CaCl2(aq) + H2O(l) + CO2(g)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Kemp, Robert; Keegan, Suzanne E.. (2000). «Calcium Chloride» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society)  doi:10.1002/14356007.a04_547. ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  2. «Sinjarite» www.mindat.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  3. «Antarcticite» www.mindat.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  4. (Ingelesez) «Phase diagrams for binary salt solutions» Phasediagram (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  5. (Gaztelaniaz) «Desecantes Cloruro de Calcio | Alta Capacidad de Absorción» Absortech (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  6. «Dust: Don't Eat It! Control It!» web.archive.org 2007-10-29 (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  7. «E509 - Chlorure de calcium» www.additifs-alimentaires.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  8. Orive Arroyo, Gorka; Anitua, Eduardo; Sanchez, Mikel & Andía,, Isabel. (2005). «Plaketetatik eratorritako sendagaia: aplikazio terapeutikoak» Zientzia.eus (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).

Kanpo estekak aldatu