Anhidro deritzo urik ez duen substantziari edo inguruneari. Horrela gatz edo disoluzio anhidroei buruz mintza gaitezke. Urak prozesu kimiko askok behar izaten dituzten erreaktibo edo ingurune anhidroei kalte egiten die. Hortaz, ura kentzeko prozesuak abian jarri behar dira lanari ekin aurretik.

Adibidez, igeltsua naturan gatz hidratatu moduan moduan egoten da, CaSO4 2 H2O. Alabaina, eraikuntzan edo medikuntza erabiltzen den igeltsua lortzeko minerala partez deshidratatu egin behar da hemihidratoa sortzeko (CaSO4 1/2 H2O) hauts dena eta ura eranstean gogortu egiten dena. Hemihidratoa berotuz, kaltzio karbonato anhidroa lortzen da, CaSO4, beste erabilera batzuk ere dituena, elikagai-gehigarri moduan adibidez.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.