Kairuango Meskita Nagusia

Kairuango Meskita Nagusia (arabieraz: جامع القيروان الأكبر‎) edo Uqbaren meskita (arabieraz: جامع عقبة بن نافع‎) Tunisiako meskita nagusienetariko bat da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Kairuan herrian dagoena.

Kairuango Meskita Nagusia
Medina of Kairouan
Kokapena
Herrialdea Tunisia
Governorate of TunisiaKairouan Governorate
Municipality of TunisiaKairuan
Koordenatuak35°40′53″N 10°06′14″E / 35.6814°N 10.1039°E / 35.6814; 10.1039
Map
Historia eta erabilera
Erlijioaislama
Erabileragurtza-lekua
Ondarea

Historia aldatu

Uqba ibn Nafi arabiar jeneralak 670an eraiki zuenez, islamaren eraikin erlijiosorik aitzinetariko bat da eta Magrebeko meskiten eredu.

690ean berbereek hiriari eraso egin zioten eta meskita suntsitu zuten. Arabiarrek garaitu egin zituzten berbereak, eta meskita berriz eraiki zuten 703. urtean.[1] [2] Aglabtar leinuaren agintaldian (IX. mendean) zaharberritze lan handiak egin zituzten.[3] Horri esker, bertoko irakasleek garai haietako unibertsitaterik nagusiena eratu zuten.[4][5][6][7][8]

Gaur egungo meskitaren itxura IX. mendekoa da batez ere[9]. Hafsidar leinuaren garaian errestaurazioak egin bazitzaizkion ere, ez zuten eraikinaren arkitekturan eragin. Beraz, esan daiteke meskitak gaur egun duen itxura aglabtar leinuaren garaikoa dela.[6]

Ezaugarriak aldatu

Uqbaren meskitak gotorlekua dirudi, hormak eta kontrahormak eraikitzeko erabili ziren harri sendoengatik. Lauki irregular baten forma dauka.

Patioa aldatu

Patioak sei sarrera ditu eta oso zabala da. Arkuz osatutako galeria bikoitzek inguratzen dute. Arkuen zutabeak marmolez, granitoz eta porfiroz eginda daude. Material hauek antzinako eraikinetatik hartu zituzten, batez ere Kartagokoetatik. Patioaren erdialdean eguzki erloju bat dago eta baita euri urak jasotzeko biltegi bat. Filtratutako ura zisterna batera joaten da.

Minaretea aldatu

Minareteak 31,5 metro ditu eta hiru maila. Goian kupula txiki bat dauka. Meskitaren iparraldeko fatxadan dago. 725ean hasi ziren eraikitzen eta IX. mendean amaitu zuten. Munduko zaharrena da.[10]

Otoitz gela aldatu

Otoitz gelara sartzeko 17 ate daude. Gela 17 nabetan eta 8 tartetan zatituta dago, eta 400 zutabe baino gehiago ditu. Hauek marmol zuriz, porfiro gorriz eta granito urdinez eginda daude.

Minbarra IX. mendekoa da eta mundu islamiarreko zaharrena dela uste da. Mihraba marmolarekin estalia dago. Hau inguratzen duen alfiz errektangularra zeramikazko azulejoekin apaindua dago.

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Amédée Guiraud, Histoire de la Tunisie : les expéditions militaires arabes du VIIe au IXe siècle, éd. SAPI, Tunis, 1937, p. 48
  2. Jack Finegan, The archeology of world religions, vol. III, ed. Princeton University Press, Princeton, 1965, p. 522
  3. M’hamed Hassine Fantar. (1982). De Carthage à Kairouan: 2000 ans d’art et d’histoire en Tunisie. Paris: Agence française d’action artistique, 23 or..
  4. Wilfrid Knapp & Nevill Barbour. (1977). North West Africa : a political and economic survey. Oxford: Oxford University Press, 404 or..
  5. Henri Saladin. (1908). Tunis et Kairouan. Paris: Editions Henri Laurens, 118 or..
  6. a b Paul Sebag, La Grande Mosquée de Kairouan, éd. Robert Delpire, Paris, 1963, p. 25
  7. Razia Grover Mosques, p. 52, New Holland, 2007 ISBN 1-84537-692-7, ISBN 978-1-84537-692-5.
  8. Georges Marçais, L’architecture : Tunisie, Algérie, Maroc, Espagne, Sicile, vol. I, éd. Picard, Paris, 1927, p. 12
  9. «Historia del Arte | El arte del Islam | La mezquita de Kairuán» www.historiadelarte.us (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
  10. «Minaret - Islamic Things - ReligionFacts» web.archive.org 2010-01-02 (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).

Kanpo estekak aldatu