Zellige

Azulejo» orritik birbideratua)

Zellige (arabieraz الزليج az-zulaiŷ, harri leundua) zeramikazko mosaiko-apaindura mota bat da, islamiar arkitekturan erabilia. Mosaikoa egiteko erabiltzen diren teselak lauza beiraztatu edo azulejuzkoak dira. Hauek banan bana mozten dira eta kareore geruza gainean ezartzen, eredu geometrikoak eratzeko.

El-Hedine jauregiko lauza beiraztatuak, Maroko.

Lauzaren alde bat beiraztatua da, esmaltearen bidezko gai bat egostearen ondorioz, irazgaitz eta distiratsu bihurtzen duena. Alde hori kolorebakarrekoa edo koloreanitzekoa izan daiteke, leuna edo erliebean.

Oro har, zellige teknika almohadeen garaian hedatu zen Magreb eta Al-Andalusen, baina jatorria eta datazioa ez dago argi: VIII. eta X. mendeen artean sortu zen eta bereziki XIV. mendera arte garatuz joan zen. Antza, teknika hau aldi berean garatu zen Al-Andalusen eta Magreben, erromatar eta bizantziar mosaiko-teknikatik abiatuta. Magrebeko eta Iberiar penintsulako arkitektura islamiarraren osagai bereizgarria da.

Ikus, gainera

aldatu