Jusef Egiategi

euskal idazlea

Jusef Egiategi[1] edo Juseff Eguiateguy XVIII. mendeko idazle eta filosofo zuberotarra izan zen.

Jusef Egiategi
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Zuberoa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta filosofoa

Literaturaren Zubitegia: 739

Biografia

aldatu

Datu gutxi ezagutzen dira bere bizitzaz. Lanbidez irakaslea (errejent diote testuek) izan zen.

Ideologia aldetik kristau erreformatzaile eta bere denborarako progresistatzat jo daitekeena da.

Saiakera

aldatu

Hiru liburu idatzi zituen, antza denez entziklopedia bat egiteko asmotan; ezagutu gabe egon ziren denbora luzez. Txomin Peillenek topatu zituen Parisko Bibliothèque Nationale delakoan 1966an; Anton Abbadiak utzi zituen bertan. Hortik aurrera prestatu ziren argitalpenak.

Denak eskuz idatzita. Hizkuntza estiloari dagokionez "garbizale" eta Larramendiren jarraitzailea zen.

Iturriak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Davantek Jusef zein Jüsef idazten du.
  2. Liburua Klasikoen gordailuan.
  3. Davantek bere erreferentziazko antologian jasotzen duena.
  4. Jusef, Egiategi. (). J. Eguiatéguy. Le philosophe basque.. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  5. Recueil de sentences et proverbes basques, « de M. d’Oyhenart » et Réflexion, proverbes et sentences recueilles par Joseph Eguiateguy, maître d'école en Soule. XVIII (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu