Ireki menu nagusia

Julia Iruretagoiena Selles (Irun, 1886 - Mexiko, 1954ko urriaren 3). Tomas Meaberen emaztea eta alarguna, garaiko ekintza sozialetan inplikatu zen, erbestea ezagutuz.

Julia Iruretagoiena
Bizitza
Jaiotza Irun1886
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Mexiko1954ko urriaren  3a (67/68 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Tomás Meabe
Jarduerak

BiografiaAldatu

Irunen jaioa, bertako alkate errepublikazalearen alaba zen, Leon Iruretaogiena Caminorena alegia. Gazte Sozialisten sortzailea izan zen Tomás Meaberekin ezkondu zen. Meaberekin batera, haien idazlanen eta iritzien ondorioz, Frantzian eta Ingalaterran erbesteratua ibili zen. 1912an semea izan zuten, Leon Meabe. Azkenik, Euskal Herrira itzuli ziren, Iruna; ondoren Madrilera joan ziren. Handik gutxira, tuberkulosiak jota, Meabe, 1915eko azaroaren 15ean, hil zen. Orduan, Julia Iruretagoiena Residencia Femenina de Estudiantes zelakoan hasi zen lanean; han, besteak beste, Maria de Maeztu, Elena Soriano eta Victoria Kent ezagutzeko aukera izan zuen. Nazioarteko Lan Erakundean ere lan egin zuen, Espainiako gerra zibila amaitu arte. Gerra Zibila gogorra izan zen Juliarentzat, 1936ko irailaren 30ean haren semea, kimikaria, haren ardurapeko Madrilgo gerra laborategian lanean zegoenean, eztanda baten ondorioz hil baitzen.[1]

1939ko uztailean, Julia, Champlain itsasontzian Mexikora heldu zen. Ipar Amerikan erbesteko haurren eta helduen lanean inplikatu zen. Junta de Ayuda a los Republicanos Españoles (JARE) erakundearen emakume-batzordean hartu zuen parte. Artean, Moreliara joan ziren haurren egoeraz arduratu zen. 1941ko urriaren 24an JAREren delegaritzaren lehendakariaren idazkari bezala hasi zen lanean. Aldi berean, hizkuntzak irakasten eta Espasa Calpe argilatxean ere lan egin zuen. Ez zen Euskal Herrira itzuli. 1954ko urriaren 3an hil zen Mexiko Hirian.[2]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Ikus, baita ereAldatu